Etiqueta: HH

  • Armonika dator!!!

    Gaurko mintegia benetan oso emankorra izan da. PENTAGRAMA ENEAaren sortzailea, Antton Juaristi ezagutu dugu, eta benetan  niretzako erabilgarriak diren ideia eta material pilo erakutsi eta praktikatu dugu. Idazten dizuenaren burua martxan dago jada, zoragarria!!
    Gauza askoren artean, hasteko, gutxi barru musika tresna berria ezagutuko eta ikasiko duzue, ziur, beraz…….joan prestatzen!

    http://anttonjauregi.wix.com/armonika-enea

  • Agate Deuna gure erara

    Agate Deuna bezperan, eskoletan eta kaleetan, abestera irteten gara. Bertsio pilo daude, eta horien artean bat, gurea. 
    Abestiekin batera, bideoak, kondairak eta beste lagun batzuk sortutako materiala duzue.

    http://iratxeallend1.wix.com/agatedeuna

  • Abestiak Keinu hizkuntzan

    Wix honetan eskolan, keinu hizkuntzan prestatzen ditugun abestien bideoak eta interneten topatzen ditugunak gehitzen joango gara, mementuz batzuk jada, badaude. Praktikatzen hasi!

    http://iratxeallend1.wix.com/keinuhizkuntzatamusi

  • Zirko bat datorkigu

    Iñauteriak prestatzen jarraitzeko, bideo berri hau. Dantzatu, abestu eta keinu hizkuntza… gero eta gauza gehiago, baina gustora!. Ditugun keinu hizkuntzalariekin, lana erraza egiten da. Mila esker!!