Etiqueta: HH

  • Flash musikogramak

    Musika egiteko erabiltzen diren “osagaiak” ulertzeko eta ikasteko, beti ez dira ohiko partiturak erabili behar, askotan, askoz errazago eta hobeto ulertzen ditugu beste grafia batzuk: Erritmogramak, musikogramak, marrazkiak, geuk asmatutakoak…..Orain ikusiko duzuen moduan, teknologia berriak aukera asko eskaintzen dizkigute, hauen artean musikogrameei bizitza ematea.
    Hemen adibide batzuk dituzue. Pixkanaka-pixkanaka topatzen ditudan beste batzuk gehitzen joango naiz.
    Gero ta aitzakia gutxiago dituzue musika ez ulertzeko eta ez maitatzeko!

    http://iratxeallend1.wix.com/musikogramak

  • "Pailazoak" keinu hizkuntzan

    Agate deunarekin buru belarri gabiltza, baina ezin dugu ahaztu iñauteriak ere bueltan daudela, beraz, pixkanaka-pixkanaka praktikatzen hasi beharko gara. Aurten lehenengoak Hau Hezkuntzakoak izango dira, beraientzako  “Pailazoak” abestiak gehi keinu hizkuntza!!! animo!!
    Berriro ere, gure keinu hizkuntzako neskeentzako, mila esker zeuen lanagatik , fenomenak!

  • Besarkadak

    Slidesharek, aspaldin, aurkezpenei audioa kendu zien, ordutik, besarkaden ariketa egitea deserosoa bihurtu da. 
    Beste aplikazio batzuk frogatzen egon naiz, baina ez dut helburua lortu, beraz, bideoa sortzea pentsatu nuen eta hemen dago. Berriro erabiltzeko prest.
    Helburua, berbera: Elkarrekiko onarpen sentimenduak sustatzea.

  • Donostiako danborrada

    Urtarrilaren 20an Donostiako danborrada ospatzen da. Agurtzane Goitiak prestatutako wix honekin, danborradaren historia ezagutzeko eta erritmo batzuk jotzeko aukera eukiko dugu, Donostiako martxa, Diana…

    http://aggoiti.wix.com/danborrada#!

     

  • Euskararen eguna 2014

    Urterolez, abenduaren 3an euskararen eguna ospatuko dugu. Hainbat ekintzen artean, abestea eta dantzatzea ere egokitu zaigu.

    http://iratxeallend1.wix.com/euskarareneguna2014