Etiqueta: HH

  • Minoejska dantza eta musikograma

    Munduko dantzan lanean jada, “Minoejska” daukagu eta lantzen dugu. Oraingoan, Wix batean jarri dut, musikograma gehitu diodalako, bai irudian, PDFn zein bideoan.

    Musikogramak lanean ere gehituta dago.

    Aurrerago erritmograma ere egiten saiatuko naiz.

    Eskerrik asko  Segundobasico arrayaneri, bere musikograma oinarritzat hartu dut eta.



  • Alunelul – Pitx

     Asko gustatzen zaidan musika da hau, eta gelan lantzeko aukera ezberdin asko ematen ditu: Abestia, dantza, erritmoa landu, musika tresnak, munduko dantzak eta kulturak…




  • Zapiekin eta gehiagorekin jolasten!

    Jakin badakigu erritmoa, mugimendua, intentsitatea…, alegia, soinuaren ezaugarriak lantzeko aukera asko eta ezberdinak daudela. 

    Jarraian beste aukera batzuk topatuko dituzue: Zapiak, oihalak, zapatak, orritxoak, pilotak…asko dira erabili ahal ditugun gauzak, ezta? gozatu!



  • "Bidai musikala trineoan" L. Mozart musikograma

    Aupa! Aspaldin ezebez argitaratu barik, berriro hemendik!
    Egun /aste hauetan, WIXen FLASHen egindako hainbat lan (abenduan ikusteko aukera behin betiko amaituko da eta) HTMLra pasatzeko, baita eguneratzeko zein berrizteko aprobetzatuko dut. Lan handia daukat aurretik, baina gustora. Momentuz hementxe duzue berriztutako bat, L.Mozarten ” BIDAI MUSIKALA TRINEOAN” lantzeko musikograma.  Asko erabili izan ohi dut eta oso erabilgarria iruditzen zait era askotan lantzeko.
    Honetan ia dana mantendu dut, berriztu dudan bakarra, musikogramaren itxura eta musikograma bideoan sortzea izan da, J.H.Freixinosen musikograma oinarritzat hartuz.



  • HHezkuntzarako baliabide gehiago

    Jarraian Antton Jauregik elkarbanatu berri duen materiala duzue. Askotan, H.Hezkuntzan zer landu, nola…. zalantzak ditugu. Hementxe kristolako lana abesti, jolas… piloaz. Mila esker Antton!!



    Hemen usten dizuet ere, nik batutako eta sortutako H.Hezkuntzarako materiala. Ea guztion artean gauza politak egiten ditugun, animatu!