Etiqueta: HH

  • “Erre zenituzten sorgiñen” zeinu hizkuntzaz

    Munduko jolasak proiektuan buru belarri gaudela, ikasten ari garen abestiarako zeinuak prest ditugu.

    Berriro ere, lan izugarria. 
    Lau ikasturte dira, eskolan lantzen ditugun abestiak zeinu hizkuntzaz ere prestatzen hasi ginela.
    Badakit batzutan ez dudala lan erraza eskatzen, baina ez naiz nekatuko esaten, hauxe da benetako elkarlana. Mila mila esker!!!

    Gogoratzen dizuet, hementxe dituzuela momentura arte zeinu hizkuntzaz prestatu ditugun abesti guztiak
  • 2. ebaluazioa

    2.ebaluazioa bukatu berri dugu, LAN TA LANen duzue, beti bezala, egindako hainbat lan.
    Oporretatik bueltan azkenengo txanpa!!


  • Martxoak 8

    Emakumeen Nazioarteko Eguna bueltan dago. Aurten ideia maju bat geneukan, baina denbora faltagatik datorren urtean burutuko dugu. Horrek ez du esan nahi martxan jarri ezin garenik!!
    Hementxe proiektuaren hasiera eta oinarria.
    “KONPLIZE DITUT ETA” abestia zeinu hizkuntzaz prest daukagu, itzel polita gelditu da!! ikasten hasiko gara, eta datorren ikasturtean lanean jarraituko dugu.
    Mila, mila esker gure andereñoei, beti prest!!!


  • HHrako materiala

    Koloreak lantzeko abestiak, ipuinak, jolasak…prest ditugu. Baita “animalien ibilketa” lana berriztuta ere.



  • Euskararen eguna Basurtun 2017

    Atzo, abenduak 1, Euskararen eguna ospatu genuen. Oso eguraldi kaxkarra euki genuen, baina prestatutako ekintza guztiak burutu genituen. 
    Gure aurtengo abestia, EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ zeinu hizkuntzaz, beti bezala pimeran irten zitzaigun, zorionak ikasle, irakasle eta guraso, lan bikaina egin dugu eta!!!