Etiqueta: Kontzertuak

  • BOS eta Abraham Cupeiro "Mythos" kontzertua

     Aste honetan, 3. zikloko ikasleek, Abraham Cupeiro eta BOS zuzenean entzuteko aukera euki dute. Kontzertu zoragarria izan da, eta gelan landutako musika tresnak zuzenean entzuteko aukera paregabea izan dugu.



  • Gure piratak KONTZERTURA doaz!

    Lehengo astean, gela egonkorreko piratek Bilboko EUSKALDUNA Jauregira joan giñen. Bertan, BOSeko musikariak gure zain genituen, arratsaldean publikoaren aurrean jo behar zutenaren entsegu orokorra egiteko zain. GURE ZAIN, BAI!

    Klasean landutako Beethoven eta Mozarten musikak entzun genituen zuzen- zuzenean, zelako gozada!

    Izugarri ondo pasatu genuen!!


  • 2. Zikloa "Symphony": Bidai birtuala musikaren bihotzera

    Gaur La Caixa fundazioak antolatutako “Symphony: Bidai birtuala musikaren bihotzera” ikustera joan gara. Ezin hobeto pasatu dugu, bidai birtual honetan.

    Ez dut askorik kontatuko, ikusi behar da eta. Oso gomendagarria.

    Benetan, aprobetxatu eta txanda hartu. Ekainaren 15era arte  Bilboko Arenalean, dohan!




    Informazio guztia eta material gehigarria:

        LA CAIXA FUNDAZIOA

  • “Harparen bila” BOSaren kontzertua

    Gaur goizean, nahiz eta eguraldi txarra egin, Sarrikora hurbildu gara Musika Konserbatoriora, BOSaren kontzertuarekin gozatzera, eta bai, aurten ere, gozatu dugu, eta nola!! oso ondo pasatu dugu, entzuten, ikusten eta abesten. Datorren urtean berriro, ezta?


  • DOREMIKA eta MANON Opera

    Asteartea, ekintzez betetako eguna izan zen. Goizeko 9etan hasi eta gaueko 9etan bukatu!
    Goizez, 3. eta 4.mailako ikasle eta irakasle, BBK aretora joan giñen  DOREMIKA kontzertuaz gozatzera.
    Ederto pasatu genuen, eta akordeoiari buruz, zeozer gehiago, jada badakigu.
    Hementxe argazki eta bideo batzuk.

    Bestetik, OPERA proiektuarekin bukatzeko gauzatxo bat, garrantzitsuena, falta zitzaigun. Arratsaldeko 6:15ean, 6. mailako ikasle batzuekin Euskalduna jauregira hurbildu giñen, eta ABAOko Aitziberren eskutik aurrentseguaren barrukoak erakutsi zizkigun: jostunak, makillajea, hileapaindegia…eta dana martxan!!! izugarria mugimendua, jendea gora ta behera, mozorratuta, eta makillaje eta peluka bereziekin. Benetan opera batek behar duen guztia, edo gehiena ikusi genuen. Agertokia prest, atrezzoarekin… ez zen ezer falta.
    Eta gero, entzutera. 
    Mila esker, Aitziber, Arrate, ABAO, horrelako aukera emateagatik. Errepikatuko dugu, ziur.
    Bideoarekin gozatu!!