BatukAner!

 6. mailako azkeneko proiektuarekin hasi aurretik, batukadatxo erraz bat prestatuko dugu. Ikasle batzuk gelan egindako inpro bat aprobetxatuz, ariketatxo bat moldatu dut.

Lehenengo, esaldiekin barneratu beharreko erritmoak ikasiko ditugu, eta gero ohiko erritmogramara pasatuko gara. 

Jatorrizko ideia: Miguel Chumillas

1. eta 3. mailak elkarlanean

1. eta 3. mailako ikasleek  "Kokoleoko" lantzen egon dira.  Gehienetan gelak elkartzea erraza bada,  oraingoan, arrazoi ezberdinengatik ezin izan ditut lotu. Hau horrela erronka pixkat aldatzen da: bi taldeak erritmoa eta abiadura ondo mantzentzea  zailena izaten da eta.
Hausnarketa, ebaluazioa eta hobetzeko proposamenak jasotzea besterik ez zaigu gelditzen.






2. eta 4. mailak elkarlanean!

Aurreko astean 1. eta 3. mailak lanean jarri bagenituen. Oraingoan, 2. eta 4. mailakoen txanda da.
"Zapiak airera" abestiarekin ez ohiko materialak erabiltzeko aukera eukiko dugu: Zapiak eta txinatar zotzak.
Bi lanen estruktura berdina da, eta nahiz eta aurten, 1. eta 3. mailak eta 2. eta 4. mailaka lotu, bai "KOKOLEOKO" zein " ZAPIAK AIRERA" nahi den moduan nahastu ditzakegu.


1. eta 3. mailak elkarlanean!

Urteetan zehar hainbat abestiekin egin dugun bezala: Zapiak airera, Hezudurak... oraingoan "KOKOLEOKO" abestiarekin egingo dugu.
1. mailako ikasleek g. perkusioa lantzen duten bitartean, 3. mailakoek plastikozko kuboak erabiliko dituzte abestiari erritmoa jarriz.
Prest gaudenean...danok batera!

Hemendik aurrera ikasleekin egindako lanak eta bideoak, eskolako musikako kanalean ikusgai eukiko dituzue


 baita gure betiko LAN TA LANean ere.