Etiqueta: Munduko abestiak

  • “Erre zenituzten sorgiñen” zeinu hizkuntzaz

    Munduko jolasak proiektuan buru belarri gaudela, ikasten ari garen abestiarako zeinuak prest ditugu.

    Berriro ere, lan izugarria. 
    Lau ikasturte dira, eskolan lantzen ditugun abestiak zeinu hizkuntzaz ere prestatzen hasi ginela.
    Badakit batzutan ez dudala lan erraza eskatzen, baina ez naiz nekatuko esaten, hauxe da benetako elkarlana. Mila mila esker!!!

    Gogoratzen dizuet, hementxe dituzuela momentura arte zeinu hizkuntzaz prestatu ditugun abesti guztiak
  • “Munduko jolasak”, E.Herria

    Hirugarren urtea izango da, gorputz hezkuntza eta musika arloetan MUNDUKO JOLASAK proiektua aurrera eramaten duguna.
    Amerika, Europa, eta oraingoan etxean geldituko gara, E.Herriko jolasak, dantzak, eta abestiak landuko ditugu. Materiala, prest daukagu, oinarria noski, falta dena, Aste Santuan bueltan guztion artean osatu beharko dugu eta.

  • Munduko abestiak eta dantzak: Europa

    Lehengo ostiralean “Munduko jolasak” proiektuaren emaitza ikusi eta gozatu ahal izan genuen. Aurten, G.hezkuntzan eta musikan prestatutako jolasak, abestiak eta dantza, Europakoak izan dira. Guztion artean lan polita antolatu dugu. Zorionak!.
    Datorren urtean Afrika? Asia? Ozeania?…

  • Munduko abestiak eta dantzak: Europa

    Lehengo ostiralean “Munduko jolasak” proiektuaren emaitza ikusi eta gozatu ahal izan genuen. Aurten, G.hezkuntzan eta musikan prestatutako jolasak, abestiak eta dantza, Europakoak izan dira. Guztion artean lan polita antolatu dugu. Zorionak!.
    Datorren urtean Afrika? Asia? Ozeania?…

  • “Munduko jolasak” proiektua

    Eskolan, MUNDUKO JOLASAK proiektuarekin orain dela 2 ikasturte hasi giñen. Landu genuen lehenengo kontinentea Amerika izan zen, eta oraingoa Europa da. Helburua, gure eskolan dauden kultura ezberdinak ezagutzea da, aitzakia jolasak, dantzak, abestiak, janaria….izanik. 
    Materiala sortzen hasteko lehenengo pausua, ikasleen jatorriaren arabera, etxean galdetzea, eta materiala ekartzea izaten da, hortik abiatuta guztion artean aukeraketa egiten dugu. Prest dagoenean, lanera!!
    Bukatzeko jaialdia ospatuko dugu, landutako guztiarekin.
    Lan hau proiektua den einean, pixkanaka-pixkanaka osatzen joango da.