Etiqueta: SARRERAK
-
Maiatzak 30: Antonio Flores
1995eko maiatzaren 30ean, Antonio Flores konpositore eta abeslari madrildarra hil zan, bere ama Lola Flores hamalau egun arinago hil zalarik.Pop-rock estiloko kantautore honen abestiak maitasunez, bizipenez, malenkoniaz eta poesiaz beterik dagoz.
Gitarrajole trebea, txikitarik musikaz inguratuta bizi zan :bere aita, Antonio González “El Pescaílla” gitarrajolea zan, ama Lola Flores “La Faraona” abeslaria, dantzaria eta aktorea; eta arreba biak Lolita eta Rosario Flores abeslariak.
Azken kontzertua Iruñean emon eban, hil orduko lau egun arinago.

-
Maiatzak 29: Isaac Albeniz
Egilea: Leire Etxebarria
Isaac Manuel Francisco Albeniz, pianojole eta konpositore famatua, Isaac Albeniz moduan ezagutua zan. 1860ko maiatzak 29an jaio zan Camprodonen, eta 1909ko maiatzak 18an hil zan Akitanian, gaixotasun baten ondorioz, nefritisa hain zuzen ere.
Parisen eta Londresen pila bat lan egin eban, hori dala eta bere fama handiagotzen joan zen mundu mailan. Bere lan hobeenetariko edo ospestuenetariko bat “Pepita Jimenez” moduan deitua da, lan hau obra komiko baterako egina zegoen eta 1896an estreinatu zen Lizeo antzokian. Bazegozan batzuk uste ebenak bere fama bere lagunei esker lortu zuela eta ez lanei esker, bere lagunen artean musikarekin zerikusia duten asko zegoelako, adibidez: Falla, Granados, Turina…
Eta amaitzeko, hemen duzue lehen aipatutako “Pepita Jimenez” lana:

-
Maiatzak 28: Leopold Mozart
Egilea: Jareen Duran
Leopold Mozart 1719ko azaroaren 14ean jaio zen, eta 1787 ko maiatzaren 28 an hil zen. Konpositorea zan eta biolina jotzen ikasteko metodo bat idatzi zuen. Anna maria Pert-ekin ezkondu zen eta bikoteak zazpi seme-alaba izan zituen. Bost haurtzaroan hil ziren eta beste biak Wolfwang Amadeus eta Maria Anna ziren.
Leopold-ek seme-alabei bere denbora guztia eskaini eutsen, konposizioa alde batera utziz.

-
Maiatzak 26: Stevie Nicks
Egilea: Ainhoa Castrillo
Stevie Nicks 1948ko maiatzaren 26an Arizonan jaiotako abeslari eta konpositore estatu batuarra da. Abeslari hau oso ezaguna izan zan batez ere Fleetwood Mac izeneko talde baten jardun ebalako.
Stieve Nicksek rock generoa lantzen dau. Berak Fleetwood Mack taldearekin album batzuk sortu ebazan: Rumours, Tusk, Mirage, Tango in the Night… Baina bakarlari bezala beste album honeek: Bella Donna, The Wild Heart, Rock A Little…
Rock abeslari hau, txikitatik hasi zan abesten. Bere aitona abeslaria zan, baina famatua izan ez arren, abesten erakutsi eutson. Horren ostean 16 urterekin gitarra bat oparitu eutsien eta handik aurrera abestiak konposatzen hasi zan.
Bere abestietako bat Edge Of Seventeen da:

