Maiatzak 3: James Brown

R&B, soul eta funk abeslari estatubatuarra, 1933ko maiatzaren 3an jaio zan.

“The Godfather of soul” bezala ezagutzen da, baita “Mr. Dynamite” legez.

Bere haurtzaroa oso gogorra izan zan, Bobby Bird abeslariak semetzat hartu arte. Ondorioz, James gaztearen bizitzak funtzesko aldaketa izan eban eta denbora gitxian arrakasta handiko musikoa bihurtu zan.

“Papa’s got a  Brand new bag” abestiagaz ordura arteko estiloa aldatu eban, aire barri eta orijinala erakutsiz.

Funk erritmoaren sortzailea izan da, eta rap eta hip hop estiloen aitzindaria ere bai.

2006ko abenduaren 25ean hil zan musikako mito handi hau.


Maiatzak 2: Pedro Aranaz

Pedro Aranaz, konpositorea eta kapera maisu naparra, Tudelan jaio zan 1740ko maiatzaren 2an, eta Cuencan hil zan 1820ko irailaren 24ean.

Bere ibilbide musikala Pilarreko Basilikako haurren abesbatzan hasi eban, Zaragozan .

Hainbat herritan saiatu eta gero, Cuencako katedraleko maisu kapera izendatzea lortu eban, eta bertan gelditu zan hil arte.

1773. urtean apaiztu egin zan eta musika sakroari ekin eutson, Madrilen konposatzen ebazan tonadillak alde batera utziz.

1797an erretiratu zan baina maisu bezala laguntzen jarraitu eban.

Bere sasoiko maisu garrantzitsuenetarikotzat hartzen da.


Maiatzak 1: Antonín Dvorak

Antonín Dvorak, konpositore txekiarra, 1841eko irailaren 8an jaio zan, eta 1904ko maiatzaren 1ean hil zan.

XIX. mendearen bigarren erdiko konpositore postromantiko eta abertzale garrantzitsuenetarikoa dogu.

Bere herrialdeko musikaren esentzia oso ondo adierazi eban bere lanetan: bederatzi sinfonia, opera eta hainbat kontzertu.

Obrarik ospetsuena 9. sinfonia da, “Mundu Barrikoa”.

Praga, Londres, San Petesburgo, Mosku, New York,… hainbat herrialdetan lan egin eban, organojole, interpretatzaile eta zuzendari moduan.


Apirilak 29: Hair

1968ko apirilaren 29an “Hair” musikala estrenatu zan.

Opera beat honek arrakasta handia lortu eban eta oraindik hainbat antzokietan antzezten da.

1960ko hippie kulturaren inguruan oinarrituta dago, maitasuna, bakea, sexu-askea eta drogak aldarrikaturik.

Nahiz eta jende askok musikala ezagutu ez, abesti batzuk oso famatuak dira mundu osoan: “Aquarius” eta”Let the sunshine in” esaterako.


Apirilak 30: Akon

1973ko apirilaren 29an, Aliaune Badara Akon Thiam jaio zan Missourin. Jatorriz senegaldarra da.

Hip hop eta R&B abeslaria da, konpositore, raperoa eta musika produktoreaz gain.

2004an, bere lehen diskako “Locked up” singleagaz  arrakasta itzela lortu eban.

Bigarren diskako “Smach that” singleagatik Grammy sarietarako izendatua izan zan.

Michael Jacksonen miresle aitortua da.

Pop errege eta erreginagaz ( MJ eta Madonna) abestiak eta remixak egin dauzan artista bakarra da.