Etiqueta: SARRERAK
-
Apirilak 13: Ludvig Irgens-Jensen
Egilea: Ane Tuñez
1894ko apirilak 13an Paul Ludvig Irgens-Jensen jaio zen, eta 1969ko apirilaren 11an hil zen. Paul konpositore noruegarra izan zen. Nils Larsenegaz ikasi zuen piano jotzen, filologia ikasten zuen aldian.
Bere lehen konposizioa 1920an egin zuen. Bere obretariko batek, Heimferd izenekoak, sari nazional bat irabazi zuen eta oso ospetsua egin zen Noruegan.
Bigarren Mundu Gerra bitartean konposizio asko egin zituen testu patriotikokin.
Bere obreetariko batzuk hauek dira:-Passacaglia-Der Gott und die Bajadere-Pastorale Religioso-Canto D`omaggio-Japanischer Fruehling,…

-
Apirilak 12: Herbie Hancock
Egilea: Mikel Romón
Herbert Jeffrey “Herbie” Hancock, Chicagon jaio zan 1940ko apirilaren 12an eta estatubatuar musikaria da.Piano-ikasketak egin zituen, eta Miles Davisen taldean hasi zen jotzen 1963an.
Marsalis, Carter, Pastorius, Nascimento, Benson eta beste zenbait musikari ospetsurekin jo izan du.
1970eko hamarkadan, bere taldea eratu eta Jazz-Fusion estiloa sortu zuen.
1980koan, berriz, scratch musika plazaratu zuen. Oscar saria eman zioten 1987an Bertrand Tavernierren Gauerdiaren inguruan filmaren musikagatik.
Bere musika aipagarrienak : Takin´off (1963), Maiden voyage (1965), Empyrean isles (1965), Blow up (1968), Headhunter (1973), Rock it (1983), Future shocks (1983).
Hau bere musika ospetsuenetarikoa izan da:

-
Apirilak 10: Kepa Junkera
Egilea: Jon Pino
Kepa Junkera, Bilbon jaio zan 1965eko apirilaren 10ean.Euskal Herriko musikaria da eta gaur egun trikitilari ospetsuena.
Nahiz eta bere musika euskal tradizioan oinarrituta egon, mugarik ez daukala esan daikegu, hainbat tokitako kolore, usain eta erritmo nahasten dauzalako.
2004ean Grammy Latino bat irabazi eban, Folk diska onenari,zuzenean grabaturiko “K ” diskagaz.
Diskoez gain, hainbat kolaborazio egin dauz, bere hastapenetan Oskorrirekin eta denbora pasa ahala beste talde eta bakarlari handi batzuekaz, Carlos Nuñez,Tomas San Miguel,… bestea beste.

-
Apirilak 7: Alexis Jordan
Egilea: Melisa Nistor
Alexis Jordan, 1992ko apirilaren 7ean, Hego Karolinean jaio dan gaur eguneko abeslari eta aktore famatua da.America´s Got Talent lehiaketatik kanporatua izan ostean, bere abestiak You Tubera igotzen hasi zen eta orduan, Stargate Produkzio-etxekoek eta Jay-Z raperoak, berarekin kontratu bat sinatu zituen.
Honek, Pop musika egiten du, eta bere abestietako bat hau da:

