Etiqueta: SARRERAK

  • Martxoak 20: Jonh Lennon&Yoko Ono

    1969ko martxoak 20an, John Lennon eta Yoko Ono Gibraltarren ezkondu ziran .

    John Beatles taldeko kidea zan, eta Yoko 60. hamarkadako abangoardiako artista ospetsuenetariko bat.


  • Martxoak 19: Elizabeth Maconchy

    Egilea: Haizea Etxebarria

    maconchyElizabeth Maconchy, 1907ko martxoaren 19an jaio zen eta 1994ko azaroaren 11ean hil zen britainiar musikagilea izan zen, jatorriz irlandarra.

    Sei urte zituela hasi zen musika egiten. Royal College of Music-en egin zituen bere ikasketak, Charles Woodekin.Urte batzuk igarota , Pragan ikasteko beka bat lortu zuen eta han egin zituen bere lehenengo lan serioak. Urte berean, ezkondu egin zen eta  Suffolk izeneko herri batera joan zen bizitzera.

    Gainera, emakume hau, feministen aldekoa zen, hau da, lan handia egin zuen emakumezko musikagileen alde. Composers’ Guild-eko lehenengo kide emakumezkoa izan zen, eta Britainia Handiko Musika Berria Sustatzeko Elkarteko lehendakari izan zen.

    Hemen ikusi dezakezue bere obretariko bat:


  • Martxoak 18: Rimski-Kórsakov

    Nikolái Andréyevich Rimski-Kórsakov, konpositorea, orkestra zuzendaria eta pedegogo errusiarra, Tijvin-en jaio zan 1844ko martxoaren 18an, eta San Petersburgon hil zan 1908ko ekainaren 21ean.

    Bostak izeneko musikarien taldeko kidea zan,  musika klasikoan abertzaletasunaren alde eginez.

    Orkestrazioan maisua izan zan, Capricho español eta Sheherezade lanetan ikusten dan moduan.

    Balakirev musikagileaz amaitu ebazan musika ikasketak,  konposizio eta orkestrazio irakasle moduan, baita orkestra zuzendari moduan arituz bere ibilbide musikalean.

    Bere lanetan mendebaldeko teknika eta folklore errusiarren teknikak nahasten ditu, aberastasun handiko obrak burutuz.


  • Martxoak 15: Luigi Cherubini

    Luigi Cherubini Florentzia, Italia 1760ko irailak 14 – Paris, Frantzia, 1842ko martxoak 15.

    Musikagile italiarra izan zen.

    Parisera joan aurretik 1787an, Italiako iparraldeko antzoki garrantzitsuenentzat konposatu zuen. Parisko kontserbatorioko zuzendari izendatu zuten 1822-1841.

    Ospe handia lortu zuen Europa guztian. Kalitate handiko obrak egin zituen: operak (Elisa, Medea, Pigmalion), erlijio-musika (Meza La maiorrean), ganbera-musika bi ereserki eta hainbat melodia.


  • Martxoak 14: “I will survive”

    1979ko martxoaren 14ean, Gloria Gaynor Billboardeko lehen postura heldu zan,        “I will survive” abestiagaz.