Fito Páez, musikari, rock kantautore, zinemagile eta gidoilari argentinarra, Rosarion jaio zan 1963ko martxoaren 13an.
Trova rosarina-ko partaidea da.
Hainbat taldetan parte hartu ondoren, 1984ean bakarlari moduan hasten da, EMI disketxeaz sinatuz eta bere lehen LP-a editatuz.
1986an, Brasiletik biran zebilela, psikopata batek Fitoren amona biak hil egin ebazan. Fitok, bira alde batera utzi eta Rosariora joan zan. Baina berriaren ihartzuna hain handia izan zan, Fitok Tahití irletara joatea erabagi eban, eta Ciudad de pobres corazones izeneko diska konposatu eban, bere lanik erraiena.
Mundu guztian ezaguna, Fito Páez argentinako rock ordezkari ukaezina eta gaztelerazko konpositorerik onenetarikoa dogu.
Liza Minelli, aktore eta abeslari estatubatuarra, Los Angelesen jaio zan 1946ko martxoaren 12an.
Cabaret filmagaz nazioarteko arrakasta lortu eban 1972an, Oscar saria eskuratuz. Hala ere zuzeneko ikuskizunekaitik da ospetsuagoa, bai musikalakaitik bai errezitaldiakaitik, eta Broadway-eko hiru Tony irabazi dauz.
Lortu dauzan beste sari batzuen artean: Emmy bat, urrezko Globo bi, BAFTA britaniarra eta Grammy Legend Award bat.
Vicente Minelli film zuzendaria eta Judy Garland abeslari eta aktore ospetsuen alaba da. Bere gurasoek ere Oscar bana irabazi ebien, munduko famili bakarra izanik hau lortzen. Horrez gain, bakoitzak bere izarra dauka Hollywood-en.
Jon Bon Jovi 1962ko martxoaren 2an jaio zen Perth Amboy-en, Nueva Jersey.
Musikari, actore, konpositore eta kantautor italoamerikanoa da. Bere izen osoa John Francis Bongiovi Jr. da, baina denok ezegutzen dogu Jon Bon Jovi izenarekin.
2009.urtetik “Songwriters Hall of Fame”-aren parte da, Richie Sambora bere talde lagunarekin . Bere influentziarik handienetarikoak Bruce Springsteen, Bob Dylan eta Aerosmith dira.
Arena Football League-ko talde baten jabe da, Philadelphia Soul taldearena hain zuzen ere.
Bere gurasoak honeek dira: ama, Carol Sharkey dd, playboy-eko lehenengotariko untxitxo bat, eta aita Frank Bongiovanni, hileapaintzaile bat, Jon Anthony frankiziaren fundatzaileetariko bat.
Frédéric Chopin 1810eko martxoaren 1 ean Polonian jaiotako pianojole eta konpositorea da, eta Parisen hil zen 1849ko urriaren 17 an.
Pianorako lan asko egin ebazan: 57 mazurka, 27 estudio, 27 preludio, 21 nokturno, 20 baltse eta 17 polonesa. Bere modu artistikoa Mozartenarekin konparatu zuten, antzinako musikaren eragina duelako. Chopinek bere obretan pianoa bakarrik jotzen zuen, eta bere ibilbide artistikoa 1831 tik 1849ra iraun zuen, bere bizitzaren zati handi bat erromantizismoz irudikatuz.
Vartsobiako kontserbatorian zegolarik egin zituen bere lehenengo lanak. 19 urterekin Poloniako pianista nagusia zen. Bere obrarik gehienak Poloniako herrietan zegozen inspiratuta.
Erromantizismoko pianojole handienetarikoa dogu, estilo barri baten sortzailea baita, Schummann-ekin eta Liszt-ekin batera. Amaitzeko bere lan ezagunenak honeek dira: Étude in C minor, Vals minute, Piano sonata zb.2, Fantasie impromtu, besteak beste.
Eduplaneta Musical utiliza cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia de navegación, realizar tareas de analítica y mostrar publicidad acorde a sus intereses. Si continúa navegando, entendemos que acepta nuestra Política de Cookies.AceptoReject
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.