Etiqueta: SARRERAK
-
Otsailak 14: Jules Massenet
Egilea: Aitor Gofinondo
Jules Massenet musikagile frantziarra zen (Montaud, Saint-Etienne inguruan, 1842 – Paris, 1912). Bere belaunaldiko frantses opera-egile nagusia da.
A. Thomasen ikasle izan zen Parisko kontserbatorioan, eta 1878-1896 urteetan hango konposizio irakaslea.
G. Charpentier, Koechlin, Leroux eta Enescu, besteak beste, ikasle izan zituen.
Prevost-en eleberrian oinarrituz, Manon idatzi zuen, bere lanik famatuena, operataz bere maisutasuna erakutsiz eta arrakasta handia lortuz.
Masseneten musika-lanetan lirismoa da nagusi, sentsualitatea eta antzerkirako gaitasun bikaina. Musika intzidentala, balletak, kantatak, orkestrarako lanak eta kantu ugari ere idatzi zituen.
(Iturria: Wikipedia)

-
Otsailak 11: Whitney Houston
Egilea: Lorena Cortijo
Whitney Elizabet Houston 1963ko abuztuaren 9an jaio zan Newarken (Nueva Jersey), eta 2012ko otsailaren 11ean hil zan Los Angelesen (California). Nahiz eta aktorea, konposagilea, ekoizlea, enpresaria eta modeloa izan ere, gaur egun abeslari modura ezagutzen da eskuarki.
Musika munduan genero asko landu zituen, esaterako, R&B, soul, pop, blues eta gospel.
Bere ahots izugarriagatik lortu zuen ospea abeslari honek, eta oraingoz inork ezin izan du berelako ahotsa izan.
The New York Times-ek esan zuen, Withney Houston-ren ahotsak izugarrizko eragina izan zuela insdustria musikalean, baita gospel-soul-pop tradizioaren berpizkundean.
Whitney-ren abestirik famatuenak I Always Love You, I Wanna Dance With Somebody eta It’s Not Right But It’s Okay dira.
Hemen dozue lehen aipatutako abestirik famatuenetariko bat:

-
Otsailak 10: Ivri Lider
Egilea: Ainhoa Castrillo
Ivri Lider 1974ko otsailaren 10ean jaiotako Israeleko abeslari ospetsuenetariko bat da. Abeslari hau instutuan hasi zen musika inguruan lanean eta berton sartu zen musika talde batean. Baita bere musika konposatzen hasi zan. Horrez gain, pop abestiak abesten dauz.
Beranduago, 1997an Helicón disketxeagaz sinatu eta jarraian lanean hasi zan bere lehen albumean. Album honen izena Melatefr Umeshake izan zan. Bere musika nahiko ospetsua izan zan garai horretan.Baita bere lanak nahiko ospetsu egin ziran Israelen batez ere, nahiko diska saldu ziran eta.
Lehen albuma grabatu ostean bi urte geroago hasi zen hurrengoarekin lanean. Horren ostean beste batzuekin ere.
Abesti honek Bo izena dau:


