Etiqueta: SARRERAK
-
Otsailak 8: Rosita Renard
Egilea: Maitane Begoña
Rosa Amelia Renard Artigas, Rosita Renard legez ezagutua, Santiago de Chilen jaio zan 1894 ko otsailaren 8an, eta 1949ko maiatzaren 24an hil zan toki berberan.Txileko pianista oso famatua zan. Joseph Renard Rosa eta Carmen Rosa Artigas Whiten alaba zan. Bere aita, Rosak 5 urte zituela, etxetik joan zen bere familia alde batera utzita. Ordutik aurrera, Rosak bere bidea jarraitu zuen eta bere zuzendariaren heziketaz lortu zuen pianista handi bat izatea.
Neskak, baldintza tekniko apartak ikasi zituen, eta bere amaren laguntzaz 1902 an, musikako kontserbatorio nazionalean matrikulatu zan. 1908ko abenduaren16 an, diploma profesionala eskuratu eban pianista onena izateagaitik eta hurrengo urtean, National Theatre Kontserbatorioan agertu zan lehen aldiz, bere gaitasun apartak erakutsiz. Horren ondorioz beka bat lortu eban ikasketak Alemanian jarraitzeko.

-
Otsailak 7: Joaquin Gaztanbide
Joaquin Romualdo Gaztanbide Garbaio, Tuteran, (Nafarroan) jaio zan, 1822ko otsailaren 7an eta 1870. urteko martxoaren 18an, Madrilen (Espainian) hil zan. Erromantizismo garaiko musikagilea izan zen, zartzuela egilea izateagatik batez ere oso ezaguna izan zen eta guztira 44 zartzuela idatzi zituen.
Solfeo ikasketak jaioterrian hasi zituen, bertako katedralaren musikaria zen, Pablo Rublarekin.
1834an, 12 urte baino ez zituela, osabak Iruñera bidali zuen, Jose Gelbenzu eta Mariano Garciarekin piano eta konposatzea ikastera.
1842. urtean Madrilera joan zen, eta Maria Cristina kontserbatorioan ikasi zuen.
6 urte geroago Teatro Español de Madrid delakoaren orkestraren zuzendari izendatu zuten.
1856. ean Teatro de la Zarzuelako bazkide sartu zen, eta hango konpositore eta zuzendari ere izan zen.(Iturria: Wikipedia)

-
Otsailak 6: Dan Balan
Egilea: Irati Albizu
Dan Mihai Bălan, 1979. urteko otsailaren 6an jaio zen, eta abeslari, aktore eta konpositore Moldabiarra da. Gaur egungo abeslaria da, eta “O-Zoen” taldeko burua izan zen. Orain “Balan” izeneko talde batean abesten dau.
Dan, Chisinaon jaiotakoa da, eta bere gurasoekin bizi izan zen 1995. urtera arte. Oso gaztetarik erakutsi zuen musikarekiko zaletasuna, eta 1992an bere gurasoek, lehen gitarra oparitu zioten, hortik aurrera rock musikan jarriz bere atentzio guztia.
Bere abesti batek Lendo Calendo du izena:

-
Otsailak 5: Jaques Ibert
Egilea: Antonela Ropota
Jacques Ibert, konpositore frantseza, 1962-ko otsailaren 5-ean hil zan.1890-ean jaio zan hil zan leku berean, hau da, Parisen.
Hainbat filmetako soinu banda konposatu zituen, eta horrez gain antzerkirako musika ere konposatu zuen.
Pariseko kontserbatorian ikasi zuen, beste hainbat konpositore ezagunekin.
1955-ean, hil baino urte batzuk arinago, Theâtres Lyriques erakundeko zuzendari izendatu zuten.

