Etiqueta: SARRERAK
-
Otsailak 3: Felix Mendelssohn
Felix Mendelssohn, erromantizismo sasoiko konpositorea, orkestra zuzendaria eta pianojolea, Hamburgon jaio zan 1809 ko otsailaren 3 an, eta Leipzigen hil zan 1847 ko azaroaren 4 ean.Haur prodijiotzat hartu zan, baina bere gurasoek ez ebien aprobetxatu Felixen trebetasunen abantaila.
Sei urtegaz hasi zan pianoa ikasten, eta bederatzi urtegaz kontzertuak eskeintzen ebazan.
Hamar urtegaz konposatzen hasi zan, eta hamairu urterako hainbat obra idatzita eukazan: piano hirukotea, piano eta bibolinerako sonata, operetak, organorako piezak, kantatak, bederatzi fuga,…
Bere ibilbide musikalan sinfoniak, oratorioak, kontzertuak, oberturak, pianorako eta ganbara orkestrarako musika idatzi ebazan.
J.S. Bach-en musikaren zalea zan, eta publikoen artean, konpositore honen musika berreskuratzea lortu eban.
Erromantizismo musikaleko konpositore arrakastatsuenetarikoa da.

-
Otsailak 2: Louis Marchand
Egilea: Maialen Jimenez
Louis Marchand Lyon-en jaio zan 1669ko otsailaren 2an, eta 1732 otsailaren 17an hil zan Parisen.Konpositore, klabelizinista eta organista frantsesa izan zan.
Ia 15 urte ez ebazala, Nevers-eko katedraleko organista bihurtu zan. Parisera bizitzera joan zanean, bere talentu handiak hainbat elizetako organista postua lortzera lagundu eutson.
1717an duelu musikal bat izan eban Johann Sebastian Bach-egaz Dresden.

-
Otsailak 1: James P. Johnson
Egilea: Naia Iriarte
James P. Johnson 1894ko otsailaren 1ean jaio zan New Brunswick-en, eta 1955eko azaroaren 17an hil zan New York-en. Jazz pianista eta konpositore estatubatuar famatu bat izan zan, eta oraindik famatua izaten jarraitzen du.
Luckey Roberts-ekin batera asmatu zuen “stride” estiloa, jazz genero barruan.
Bere obra famatuenetariko bat Carolina Shout da.

-
Urtarrilak 31: Justin Timberlake
Egilea: Pablo Gurumeta
Justin Randall Timberlake, 1981eko urtarrilaren 31an jaio zen Memphisen, Tennesseen. 11 urte eukazala,1983 urtean,”Star Search” telebista saioan agertu zen eta, irabazi ez arren, ez zuen bere ametsa alde batera utzi.
14 urte eukazala, N Sync musika-taldea sortu zuen hainbat lagunekin. 1998an, taldeak bere lehen diska atera zuen, taldearen izen bardinarekin. Arrakasta handia lortu zuten eta hainbat album egin zituzten.
2002ko lehenengo hilabeteak Justinek bere bakarkako albumerako abestiak sortzen igaro zituen.
2006an The Guardian izeneko egunkari britainiarri elkarrizketa bat eskeini zion, non drogak hartu zituela onartu zuen.

