Urtarrilak 24: Bee Gees desagertzen da

Egilea: Iker Bilbao

Bee_Gees_154.jpgGaurko egunean baina 2003an , orain dela 11 urte, Bee Gees talde ospetsua desagertu egin zan.

Hau dena Robin eta Barry Gibb-en anaia, Maurice, inork itxaron gabe hil zelako gertatu zen.

Honeek 380 milloi kopia baino gehiago saldu zituzten, eta 7 grammy sari irabazi zituzten.

Robin eta Barry-k euren bidea jarraitu eben bakoitzak, eta 2012an Robin hil zan.


Urtarrilak 23: Yosi Dominguez

Egilea: Iker Bermeosolo

yosi dominguezJosé Manuel Domínguez Álvarez  1948 ko urtarrilaren 23 an jaio zan Orensen.

Yosi Domingez izenarekin ezagutzen da. Musikari, kantari eta konpositore espainiarra da eta Los suaves rock taldean jo eta kantatzen du, bere anaia eta lehengusuarekin. Espainiako abeslaririk beteranoetakoa da.

Musika munduan sartu orduko polizia nazionala izan zan, eta oraindik erreserba moduan jarraitzen du.

11 Cd atera dauz bere taldearekin: Esta vida me va a matar, Frankenstein, Ese día piensa en mi, Maldita sea mi suerte, Malas noticias, Santa Compaña, San Francisco Express, Víspera de todos los santos, Si yo fuera Dios eta El jardín de las delicias.


Urtarrilak 22: Peter Bardens

Peter Bardens 1944ko ekainaren 19an jaio zan Britanian eta 2002ko urtarrilaren 22an hil zan.

Camel rock progresiboko taldeko lehenengoko teklista eta kide izan zen.

Bere lehen instrumentua biolina izan zen baina urte batzuk beranduago piano klasikoa jotzen hasi zen, biolina alde batera utziz.
Bere ibilbide musikala 1962an hasi zan, Hamilton King’s Blues Messengers hirukotean. 1968ko maiatzean Village hirukotea osotu eban eta hortik bi urtera bere lehen albuma atera eban bakarlari moduan, The Answer izenekoa.

Bere arrakastari esker beste album bat atera eban Write My Name in the Dust izenekoa, 1971ean.

Zoritzarrez artista honi 2001ean garuneko minbizia diagnostikatu eutsien eta azkenik 2002ko urtarrilaren 22an minbiziaren eraginez hil egin zan.


Urtarrilak 21: Henry Duparc

Henry Duparc, konpositore frantziarra, Parisen jaio zan 1848ko urtarrilaren 21ean, eta Landetan hil zan 1933ko otsailaren 12an.

César Frank musikari ospetsuaren ikaslea izan zan.

Hogeita hamazortzi urtegaz, eta gaixotasun baten eraginez, konposatzea utzi eban.

Nahiz eta hainbat lan suntsitu, heldu jakuzanak zoragarriak dira. Bere egitura, sentsibilitatea eta espresioagatik, “17  melodiak”  nahiko dira Duparc konpositore handitzat hartzeko.

Duparc-en abestietan, melodia eta hitzen arteko batasun perfektua erakusten dala esaten da.


Urtarrilak 20: Johann Hermann Schein

Egilea: Aritz Apraiz

ScheinJohann Hermann Schein, 1586ko urtarrilaren 20 an jaio zan ete 1630ko azaroaren 19an hil zan.

Konpositore alemaniarra izan zan, aldi barroko hasierakoa.

Musika italiarraren barrikuntzak musika alemaniarran txertatu zuen lehenengo musikaria izan zan.

Honeek dira beran obra batzuk, baina ez bakarrak: Cymbalum Sionium (1615) Opella nova, geistlicher Concerten (1618) Fontana d’Israel, Israelis Brünlein (1623) Opella nova, ander Theil, geistlicher Concerten (1626) Cantional oder Gesangbuch Augspurgischer Confession (1627, 1645).