Etiqueta: SARRERAK

  • DBH 2ko Zuhaitz Magikoa

    DBH 2ko artistek, barikuko azken ordu bietan Arteko gaiak daukiezala aprobetxatuz, zuhaitz magiko bat burutu dabe.

    Musikan, nigaz, postal interaktiboak prestatu dabez, QR kodigoetan bihurtu dabez eta irudi moduan deskargatu eta inprimatu dabez.

    Plastikan, Oihanagaz, postalak aurkezteko zuhaitz bat egin dabe, euren eskuekaz hostoak sortuz eta QR kodigoak bertan itsatsiz.

    Ikastolako sarreran jarri dabe zuhaitza, asteleheneko jaialdian, nahi dabenak, euren mezu eta abestiak ikusi ahal izateko (smartphone, tablet,….bidez).

    Click to view slideshow.

     


  • DBH1 Gabonetako postalak

    DBH1eko ikasleek Gabon zoriontsuak opatu nahi deutsuez, eurek sorturiko postalen bitartez.

    Hiru orrialdeko aurkezpen honetan ikusi daikezuez:

    dbh1

    Klik irudian


  • Iragarkietako musika

    Ihazko DBH3ko ikasleek, “Iragarkietako musika” gaian, hainbat iragarki grabatu eben, ikasitako dana kontutan harturik.

    Euretariko bat ikusteko aukera dozue hemen, Jonek eta Mikelek eginikoa hain zuzen ere.

    Zer deritsozue? Benetako profesionalak bezala egin dabe, nire ustez 😉


    Iragarkietako musika from Biotz on Vimeo.