Urtarrilak 1: ABBA taldearen azken kontzertua

1982ko urtarrilaren 1ean, ABBA pop talde suediarrak bere azken zuzeneko kontzertua eskeini eban Estokolmon.

Beranduago taldearen banaketa gertatu zan.

ABBA 70. hamarkadako pop talde arrakastatsuenetarikoa izan da, mundu osoan oso ezaguna izanik.

Bi bikotez osotuta zegoen: : Benny Andersson eta Anni-Frid Lyngstad alde batetik eta Björn Ulvaeus eta Agnetha Fältskog bestetik.

Bikote bien banaketak zerikusi handia izan ebien taldearen desagertzeaz.

Hamar urte iraundu eban talde honek hainbat abesti arrakastatsu utzi deuskuz: Chiquitita, Mamma Mia, Dancing Queen, Waterloo, S.O.S., Fernando, …besteak beste.


Abenduak 31: Ricky Nelson

Ricky nelson 1940eko maiatzaren 8an jaio zan eta 1985eko abenduaren 31ean hil zen.

Nueva Jersey-eko Teaneck izeneko herri batean jaio zen.

Bere familiarekin irrati eta telebistako programa bat egin eban.

Baina bera, rock and roll abeslaria eta aktore famatua izan zen, Estatu Batuetako gazteriaren idolo bihurtuz.

Bere ibilbide musikala ” I’m Walkin’ ” abestiagaz hasi eban


Abenduak 27: Tito Schipa

Egilea: Itsaso Urresti

schipaRaffaele Attilio Amedeo Schipa, 1888-ko abenduaren 27an jaio zan Lecce-n, Italian eta 1965-eko abenduaren 16an hil zan. Gizon hau tenorea izan zan.

Bere lehenengo egunetan, Givanni Albani izan zan bere maisua. 12 urtegaz seminario batera sartu zan eta bertan konposizio musikala ikasten hasi zan. Gero Milanera joan zan bere ikasketak amaitzera, Alceste Gerunda bere musikako maisuak bultzaturik.

Giuseppe Borboni-ren opera konpainian lan egin ostean, 1914ean Napolesen ospetsu egin zan. 1918an Manon operan parte hartu eban. 1919an Chicago-n debutatu eban Rigoletto operarekin. 1965-eko abenduaren 16 arte musika irakatsi eban, berak New York-en fundatutako kantu eskolan. Urte horretan diabetesa dala eta hil egin zan 77 urte ebazala.


Abenduak 26: Norma (Bellini)

Egilea: Ane Tuñez

Norma1831. urteko abenduaren 26an, Milaneko La Scala antzokian, Norma izeneko opera estreinatu zen.

Opera honen musika Vincenzo Bellinik idatzi zuen, eta libretoa italieraz Felice Romanik.

Honeek dira opera honetako pertonaiak eta estreinaldi egunean abestu eben abeslariak:

-Norma, Orovesoren alaba, sopranoa, Giuditta Pasta aktoreak interpretatua.

-Adalgisa, emakumezko apaiza, sopranoa edo mezzosopranoa, Giulia Grisik interpretatua.

-Pollione, kontzul erromatarra Galian, tenorea, Domenico Donzellik interpretatua.

-Oroveso, druiden jabea, baxua, Vincenzo Negrinik interpretatua.

-Clotilde, Normaren laguna, sopranoa, Marietta Sacchik interpretatua.

-Flavio, Pollioneren laguna, tenorea, Lorenzo Lombardik interpretatua.

Opera honen argumentua:

Norma, apaiz andrea dena, Orovesoz maitemintzen da baina amodiozko istorioa ezinezkoa da.

 


Abenduak 25: James Brown

 

James Joseph Brown 1933ko maiatzaren 3an jaion zen Barnewl Karolina hegoaldean eta 2006ko abenduaren 25ean hil zen Georgian.

Estatubatuar abeslaria zen, soul eta funk musika abeslaria eta konposatzailea.

Bere konposizioak oso ospetzuak dira.

Bere ibilbide luzean hainbat eta hainbat ezizen jarri eutsien, adibidez: “Dynamite”(Dinamita),”The creator of funk music”(Funk musikaren egilea), “The godfather of soul” erabiliena izanez.