Etiqueta: SARRERAK
-
Abenduak 16: Lee Biran
Egilea: Leire Etxebarria
Lee Biran, 1989ko abenduak 16an Israelen jaio zan, eta gaur 24 urte betetzen dauz aktore, konpositore eta abeslari honek.Bigarren zikloko ikastetxe batean ikasi zuen musika, eta ikastetxe hori Rollos hirian kokaturik dago.
2007an bere lehen diska grabatu zuen, ingelesezko zortzi abestirekin. 2008an “Kochav Nolad 6″ lehiaketara aurkeztu eta bigarren gelditu zan. 2010ean “Una Noche de Locura Festigal” filma protagonizatu eta oso famatu egin zen hori dala eta. Azkenik, 2011ean Speed Kid, interneteko karreratako onenaren papera interpretatu eban “Festigal 2011ko Game On”en, eta hortik aurrera ez dakigu berari buruz ezer gehiago.
Hemen dozue bere abesti famatuenetariko bat, “Anything You Want To”

-
Abenduak 14: Vanessa Hudgens
Egilea: Lorena Cortijo
1988ko abenduaren 14ean, Vanessa Hudgens, abeslari eta aktore estatubatuarra jaio zan Sacramenton, California. Gaur egun, 24 urte ditu.Vanessa txikitatik hasi zan antzerkiaren munduan, bere herriko antzerkietan agertu zan, adibidez, Carousel, Cinderella… Urte batzuk geroago, jadanik hasi zan show-ak eta telebista saioetan agertzen. Horren ondorioz, bera eta bere familia Los Angelesera joan zan bizitzera eta bertan, aktore moduan hazi zan lan egiten 15 urtegaz.
Nahiz eta beste lan batzuetan aritu arinago, High School Musical filma musikalean agertu zalako da ezaguna. Bere papera Gabriella Montez neskatoa interpretatzea zan, non Troy Bolton (Zac Efron, bere mutilaguna zana bizi errealean) saskibaloiko jokalaria ezagutzen dau eta berataz maitemintzen da.
Esan dogu, abeslaria dala. Izan ere, bi diska ditu argitaraturik: V (2006) eta Identified (2008). Baina ez dira oso ezagunak bere abestiak, famatuenak musikalekoak bait dira.

-
Abenduak 13: Amy Lee
Egilea: Ainhoa Castrillo
Amy Lee 1981eko abenduaren 13an Riverside, Kalifornioan jaiotako abeslari, pianista eta konpositorea da. Abeslari honek Estatu Batuetan Evanescence izeneko talde bat fundatu eban.
Abeslari honen musika mota aipagarrienak folk musika eta musika gotikoa direla esan daikegu.
Pianista hau, Estatu Batuetan nahiko ezaguna da, 2006an sortu eban taldea metal musika talde onenetarikoa izendatu ebelako, batez ere.
Horrez gain, hainbat abesti konposatu dauz, horretariko batzuk oso garrantzitsuak direlarik berantzat, batez ere hiru urterekin hildako ahizparentzat konposatu ebazanak. Abesti horien albumaren izena “Fallen” da.
Album horretako abestietariko bat “Going Under” da.

-
Abenduak 12: Frank Sinatra
Egilea: Janire Blanco
Frank Sinatra, 1915eko abenduaren 12an jaio zen Hoboken, eta 1998ko maiatzaren 14ean Los Angelesen hil zan. Estatu Batuetako aktore eta abeslaria izan zen.Frank Sinatrak hiru Oscar bi irabazi zituen bere bizitzan.
Bere ibilbide musikalak hiru etapa ezagutu zituen:
Lehenengo etapa, 40. urtean hasi zan. Bere bilakaera, orkestratan abestetik bakarka abestera pasatu zan.
Bigarren etapa, 50. urtean hasi zen. Sinatraren musika modernoagotu egin zen garai hartan.
Azkenik, hirugarren etapan, Capitoletik irten zan diskografika baten lan egiteko.
“La Voz” ezizenagaz ezagutzen da mundu guztian.
Orain Frank Sinatraren abestietako bat daukazue hemen:

