Abenduak 2: Maria Callas

Egilea: Naia Iriarte

callasMaría Callas, edo Cecilia Sophia Anna Maria Kalogeropoulou , New Yorken jaio zan 1923ko abenduaren 2an, eta  Parisen hil zan 1977ko irailaren 16an.

XX. mendeko opera-kantari ospetsuenetariko bat izan zan. Gurasoak greziarrak ziren, baina 1923an Estatu Batuetara joan ziren bere bizitza bertan igarotzeko gogoz.

Musika ikasketak bukatu eta gero , 1947an ,opera abesten hasi zen.  Lan egiten eban; Parisen, Chicagon, Milanen, eta oso abeslari famatuekin lan egin zuen, adibidez di Stefano, eta Kraus-ekin, gaztea zenean.

1974an, Maria Callasek azken emanaldia eman zuen eta erretiroa hartu zuen.

 


Abenduak 1: Brad Delson

Egilea: Pablo Gurumeta

brad delsonBradford Phillip Delson 1977.urteko abenduaren 1ean jaio zan Agoura, Kalifornian.

Gaur egun Linkin Park musika taldeko gitarrista da.

Bere ibilbide guztian talde askotan jo izan dau, baina nabarmenena Bob Bourdon baterilariarekin bizitakoa izan zan.

“Relative Degree” izeneko kontzertua egin ondoren taldea desagertu egin zan.

1995. urtean Bourdon, Shinoda eta beste batzuekaz Linkin Park taldea sortu eban, hasiera baten beste izen bategaz.

1999. urtean, graduatu zenean, ikasketak utzi zituan eta bere taldearekin jarraitu zuen, gaur arte.

Euren lehenengo lana 2000. urtean estrenatu zan, Hybrid Theory izenekoa, eta 2007 urtean euren hirugarren albuma atera zuten. Horretarako, euren musika estiloa alde batera utzi behar zuten eta beste modu batera jo.


Azaroak 30: The Wall

1979ko azaroaren 30ean, Pink Floid rock taldeak “The wall” izeneko albuma kaleratu eban, taldearen hoberenetarikoa.

Abesti guztiak Roger Waters taldeko baxuak konposatu ebazan.

“The Wall” rock opera erraldoitzat jo daiteke, 81 minutu irauten dau eta bi diskatan bananduta dago.

Album honetan Pink izeneko fikziozko rock izar baten bizia kontatzen da, Watersen bizipenetan oinarrituta, trauma ezbardinak azalduz.

Another brick in the wall bilduma honetako abestirik ospetsuenetarikoa dogu.

1982an, eta diskoan oinarrituta,  izen bereko filma esreinatu zan.


DBH1: “Rico vacilón”

DBH1eko ikasleek “Rico vacilón” abestia grabatu dabe. Mª Jesús Camino andereñoaren blogetik hartu dogu abesti hau, eta egia esateko oso gustora prestatu dogu.

Oraingoz, txirulaz gain, saxo altoa eta klarinetearen laguntza ere izan doguz, Gari eta Imanoli esker. Baina hori gitxi ez bada, hamar neska ere animatu dira dantzatzera.

Hemen dozue bideoa, danok disfrutatzeko!


Azaroak 29: John Mayall

Egilea: Haizea Etxebarria

 mayallJohn Mayall gaurko egunean jaio zen Macclesfield-en, 1933.urtean.

Pop-rock eta blues-eko konpositore britaniarra da.

 1955. urtean bere lehen taldea egin eban, The Powerhouse Four eta, urte batzuk ondoren, The Bluesbreakers taldera joan zan, arrakasta handia lortuz.

 Diska eder ugari egin zituen The Bluesbreakers taldeak 60ko hamarkadan, adibidez “Bluesbreakers” izenekoa.