Etiqueta: SARRERAK
-
Azaroak 9: Dennis Stratton
Egilea: Naia Gonzalez
1952. urtean Dennis Stratton, gitarrista britaniarra jaio zan, Canning-en, Londresen.Britaniako Iron Maiden heavy metal taldeko kide izan zen, 1980ko urtarriletik urte bardineko urrira arte.
Denpora horretan, Iron Maiden taldeko lehenengo album-aren grabaketan parte izan zen, “Women In Uniform”.
Iron Maiden taldeko gitarrista gisa egin zen arrakastatsu, eta talde horretan jo zuen abestirik famatuena The Maiden Years da.
Iron Maiden taldea utzi eta gero, Lionheart edota Praying Mantis (gaur egungo bere taldea) taldeetan aritu zen.
Strattonek, Londres inguruetako tabernetan edota Europatik zehar jotzen jarraitzen du , gehienetan Iron Maidenen abesti klasikoak.

-
Azaroak 8: Nina Miranda
Egilea: Aitor Gofinondo
Nina 1925ko azaroaren 8an jaio zen Montevideon, eta 2012ko urtarrilaren 1ean hil zan Buenos Airesen.Nina Miranda ez zen bere izen erreala, Nelly Maria Hunter baizik.
Nina tango abeslari eta konpositore uruguayarra izan zen.
Txikitarik gustokoa zuen abestea, eta lehiaketa bat irabazi ostean, irratian abesten hasi zen.
1942an CX36 Radio Centenario-ko lehiaketa irabazi zuen eta 3 hilabeteko kontratua lortu zuen.
Gero “Las Golondrinas” nesken orkestan kantatzea onartu eban, hainbat ekitaldi emonez.
Geroztik, Donato Raciatti orkestrarekin ekin zuen abeslari modura.
Hau da bere abestietako bat, Donato Raciatti orkestrarekin:

-
Azaroak 7: David Guetta
Egilea: Leire Etxebarria
David Guetta 1967ko azaroaren 7an Parisen jaiotako frantses musika elektronikoaren DJ-a, ekoizle diskografikoa eta “electropop eta dance” musikako espezialista da. Bere ibilbidea 80/90 hamarkadetan hasi zen. Ez dau beti bakarka lan egiten, sarritan artista ospetsuekin lan egin du, adibidez, Michael Jackson, Madonna, LMFAO, Rihanna…etab.
Gaur egun David, musika ekoizle baloratuenetariko bat da, 2012an munduko DJ hoberenen artean laugarren postua lortuz.
Hemen dozue bere musikarik ospetsu eta hobenetariko bat. Gustatzea espero dut!

-
Azaroak 6: Ray Coniff
Ray Coniff musikaria, orkestra zuzendaria, moldatzailea eta tronbonista estatubatuarra, Massachusetts-en jaio zan 1916ko azaroaren 6an eta Kalifornian hil zan 2002ko urriaren 12an.Berak sortutako orkestrari koruak gehitzeagatik oso ezaguna egin zan.
Bere gurasoekaz ikasi eban; aita tronbonista zan eta ama pianojolea.
“s Wonderful” albumagaz estreinatu zan 1956. urtean,T he Ray Conniff Orchestra and Singers aurkeztuz eta ospe handia lortuz.
Baina benetako fama 1960an heldu jakon, zuzendari eta moldatzaile moduan. Geroztik bere ibilbide musikala goruntz joan zan, 100 album baino gehiago grabatuz eta 70 miloi diska baino gehiago salduz.
