Etiqueta: SARRERAK
-
Urriak 25: Midori Goto
Egilea: Pablo Gurumeta
Midori goto, Japoniako Osaka herrian jaio zan 1971. urtean eta gaur egun oraindik bizirik dago.Biolinjole Japoniamerikarra da eta bere abesti gehienak, hau da, jotzen dituenak klasikoak dira. Oso gutxitan jo dau abesti modernoren bat.
1992. urtean, bere ibilbidearen erdialdetik eta bere lagunekin, “Midori eta Lagunak” izeneko erakunde bat sortu zuen ume txiroei musika irakasteko, eta Midori, zuzendariaz gain, andereño oso errespetatua izan zen.
1993. urtean, Suntory-ko musika txapelketa irabazi zuen, baina arazo pertsonalegaitik musika utzi zuen psikologi masterra ateratzeko.
Gaur egun Midori biolina jotzen ari da oraindik, baina afizio moduan bakarrik.

-
Urriak 24: Rafael Hernandez Marín
Egilea: Maialen Garcia
Rafael Hernandez Marín, 1891ko urriak 24an jaio zan Aguadillan, Puerto Rico, eta 1965eko abenduaren 11ean hil zan, San Juanen, Puerto Rico.Mundu osoan zehar ezagutua izan zen konpositore honek, bere balada eta abestiengatik lortu zuen ospea gehienbat .
Rafaelek korneta, biolina, tronboia, bonbardinoa, gitarra eta pianoa jotzen zituen.
Hemen dozue bere abesti bat:

-
Urriak 23: Dianne Reeves
Egilea: Haizea Etxebarria
Dianne Reeves, gaurko egunean jaio zen Estatu Batuetan 1956. urtean, zehazki Detroit izeneko herri baten, eta jazzeko abeslari oso ospetzua da, hobeenetarikoa.1978 eta 1980 urte bitarteetan, harreman artistikoa hasten dau Billy Childsekin, bere bizitzako eperik garrantzitsuena garatuz.
Bere bizitzan zehar, lau Grammy sari jaso ditu, jazzeko ahozko interpretazo hoberenagaitik.

-
Urriak 22: Elizabeth Connell
Egilea: Maider Erauzkin
Elizabeth Connell, 1946-ko urriaren 22-an jaio zen Port Elizabeth-en eta Londresen hil zan 2012-ko otsailaren 18-an.Hegoafrikako soprano bat izan zan. Londresen egin ebazan bere ikasketak. Lehenengoz, mezzosopranoa ikasten hasi zan Wexford-en 1972-an.
Bere lehenengoko operea, 1973-an kantatu eban, Sidney-ko operaren inagurazioan, hain zuzen ere, eta horrela beste hainbat operatan kantatzen hasi zan, denborarekin.
1983-an, sopranoa izatea lortuz batera, rolak egitea ere lortu eban; Crysotemis, Elettra, Fidelio, Norma, Elsa, Ortrud, Brangania… eta horreen artean askoz gehiago ere.
Bere azken ekitaldia, 2011-ko azaroan izan zan, eta hiru hilabete pasatu ostean hil egin zan gaixotasun handi batekin.

