Archivo de la etiqueta: SARRERAK
Michael Joseph Jackson Gary-n (Indiana) jaio zan, 1958ko abuztuaren 29an, eta Los Angelesen hil zan, 2009ko ekainaren 25ean.
Abeslaria, konpositorea eta dantzari trebea, pop, R&B, disko, dance eta new jack swing estiloak landu ebazan eskuarki.
60ko hamarkadan, bere anaiekaz, “The Jackson five” taldean hasi zan. Motown diskografikan hainbat urte bete ondoren eta ospe handia lortu ondoren Epic disketxera joan ziran “The Jacksons” izenagaz.
1971ean bakarlari moduan hasi zan “Of the wall” diska kaleratuz eta arrakasta handia lortuz.
Bigarren diskagaz, “Thriller”, errekor guztiak gainditu ebazan, musikaren historian gehien salduriko diska izanik.
Inork baino sari gehien lortu ebazan Michael Jacksonek bere ibildean, euretariko batzuk: Hollywoodeko “Paseo de la fama”-n izarra, World Music Awards milurteko pop artistarik arrakastatsuenari, AMA hamarkadako artistari, Bambi saria milurteko artistari, Rock and Roll Home of Fame (birritan), hamabost Grammy, 26 AMA (American music awards),…
Ongintzazko obretarako diru gehien emon dauan artista da, ehundaka miloi dolar hainbat erakundetan bananduz.
Michael Jacksonen hamairu single heldu dira lehen postura eta 750 miloi diska baino gehiago saldu dauz mundu osoan.
Lau zortziduneko tesitura eta entzumen absolutua eukazan.
Bere abestiak, koreografiak eta bideoklipak mundu osoan ezagunak dira: Billie Jean, Thriller, Bad, Black or White, Man in the mirror, Beat it, Earth song, Dangerous,…
POP ERREGEA da
DBH3ko ikasleek, talde edota abeslari euskaldunak kontutan harturik, aldizkari interaktiboak burutu dabez, eurei buruz gehiago jakiteko. Hainbat artisten argazki, bideo eta elkarrizketa ikusi daikezuez, Gatibu, Ken7, Hesian, Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Joxe Ripiau,…. besteak beste.
GLOSSI baliabidea erabili dabe eta hemen dozue emaitza
MAIALEN GORKA L. UNAI M. LUIS AINHOA IKER ANDER BU. ANDER BE. MIKEL U.
IRATI NAGORE JULEN KRISTINA JONAN MIKEL Z. LAURA HIART ALEJANDRA EIDER
JOSU A. ALEXANDRU MAITANE LEIRE ADIRAN MATXALEN JOSU J. SAIOA BORJA RUBEN