Ekainak 9: John Lord

John Lord, musikari eta konpositore britaniarra, Leicesterren jaio zan 1941eko ekainaren 9an, eta Londresen hil zan 2012ko abuztuaren 16an.

Pianoa eta Hammond organoa jotzen dauz, tresna bi honekaz sasoi guztietako onenetarikoa dalarik.

Hard rock, heavy metala eta musika klasikoa lantzen dauz.

Deep purple talde famatuko kide izan da 2002. urtera arte. Gaur egun konposatzen jarraitzen dau eta hainbat kontzertu eskeintzen dauz.

2011ko abuztuan, minbizia dala eta, atsedenaldia hartuko ebala adierazi eban. Hala ere, eta terapiako atal baten moduan, konposatzen jarraituko ebala esan eban. Zoritxarrez gaixotasunak ganez egin eutson eta 2012an hil egin zan.


Ekainak 8: Robert Shumann

Robert Shumann, konpositore alemaniarra, Zwickau-en jaio zan 1810eko ekainaren 8an, eta Bonn-en hil zan 1856ko uztailaren 21ean.

Erromantizismoko musikari adierezgarrienetarikoa  eta handienetarikoa dogu.

Shumannen bizitza eta obrak ezaugarri erromantikoen adierazle dira,  pasioa, dramatismoa eta poztasuna nabarmenduz.

Musika kritikari bezala ere aritu zan, hainbat idazlan idatziz.

Pianojole eta konpositorea zan Clara Wieck-egaz ezkondu zan, eta honen eraginez Robert orkestrarako konposizioak idazten hasi zan, eta ez pianorako bakarrik, ordura arte egin ebalez.

Mendelssohn, Chopin eta Brahms-elako musikoak ezagutu ebazan, adiskidetasun zintzoak elkar alkartuz.


Ekainak 7: Tom Jones

Tom Jones, abeslaria eta aktorea, Galesen jaio zan 1940ko ekainaren 7an.

Ehun miloi diska baino gehiago saldu dauz mundu guztian.

Pop, R&B, Blues eta Soul estiloak lantzen dauz.

Txikitarik erakutsi eban musikarekiko zaletasuna, jaietan, ezkontzatan eta eskolako koruan abestuz.

Bere ibilbide musikala 1963. urtean hasi zan, Tommy Scott & The Senators taldeko abeslari moduan. Sasoi honetan Gordon Mills, bere managerra izango zana, Tom-en gaitasunakaz ohartu zan eta Londresera eroan eban.

1965ean heldu zan lehen arrakasta, It’s not unusual abestiagaz. Urte berean Artista barriaren Garmmy-a irabazi eban.

Hortik aurrera Jones-en ospea gorantz joan zan, bere ahots bero eta indartsua gero eta ezagunagoa bihurtuz.

 Urteak joanez, eta musikalki gorabehera batzuk gainditu ondoren, Tom Jones-ek bere tokia lortu dau abeslari hoberenen artean.


Ekainak 6: Billy Preston

William Everett Preston Houstonen jaio zan, 1946ko irailaren 2an, eta Arizonan hil zan 2006ko ekainaren 6an.

Abeslari, musikari eta konpositore honek R&B, rock, soul eta funk estiloak landu zituen, teklatuak, Hammond organoa eta pianoa jotzen zituelarik.

Bakarlari moduan hainbat grammy eskuratu zituen. Horrezgain, beste musiko famatuekin kolaboratu zuen: The Beatles, The Rolling Stones, Ray Charles, Elton John, Eric Clapton, Bob Dylan, Aretha Franklin, The Jackson Five, Quincy Jones, Ritchie Sambora, John Lennon, Red Hot Chilie Peppers, …

The Beatles taldearen “Let it be” abestiaren grabaketan egindako lan sakonagaitik, Bosgarren Beatlesalez ezagutzen da.

Egilea: Nerea Beitia

Ekainak 5: Carmelo Bernaola

Carmelo Bernaola, konpositore euskalduna, Otxandion jaio zan 1929ko ekainaren 19an, eta Madrilen hil zan 2002ko ekainaren 5ean.

51ko belaunaldiko kidea, XX. mendeko konpositore adierezgarrienetarikoa dogu.

Zazpi urtegaz Medina de Pomarrera joan zan bizitzera, eta bertan hasi zan musika ikasten. Hamalau urtegaz Burgosera joan zan, Blanco maisuagaz ikasiz eta injineruen bandako kidea izanez.

1951ean Madrilera bidali eben, ikasketak bertako kontserbatorioan jarraituz. 1957an, lortutako beka bati esker, konposizioa ikasten hasi zan. 1959an beste beka bat lortu eban Santiago de Compostelara joateko, eta geroago Erromara joan zan, Espainiako Arte Ederretako akademiara ikasten. Bertan “Erroma saria” eskuratu eban.

Compostelatik barriro pasatu ondoren, Madrilera itzuli zan, Udaleko Bandan klarinete moduan arituz. Horrez gain, Madrileko kontserbatorioan armoniako maisua izan zan, eta 1981etik 1991ra arte Gasteizko kontserbatorioko zuzendaria.

Bere obren artean: 82 soinu banda, telebista eta antzerkirako musika, “Verano azul” telesailako musika, “El cocherito leré” abestia, eta tresna ezbardinetarako hainbat konposizio.

Aipatzekoak dira ere bai bere ibilbidean irabazitako eta lortutako hainbat sari eta esker on.

1982an Carmeolo Bernaolak Athletic Club-eko ereserkia konposatu eban.