Etiqueta: SARRERAK
-
Ekainak 3: Georges Bizet
Georges Bizet, konpositore frantziarra, Parisen jaio zan 1838ko urriaren 25ean, eta Bougivalen hil zan 1875eko ekainaren 3an.Pariseko kontserbatorioan burutu ebazan ikasketak, hainbat sari eskuratuz, “Erromako Saria” esaterako. Beka bat ere lortu eban Erroman, Alemanian eta Parisen ikasteko.
Bizet hil eta gero bere eskuizkribu gehienak galdu egin ziran eta “Carmen” eta “L’Arlésienne” obrak ezik bere musika ez zan interpretatzen.
XX. mendeak imini eban Bizet merezitako konpositore handien tokian, gaur egun bere lanak mundu guztian ezagunak izanik.

-
Ekainak 2: Nikolái Rubinstein
Nikolái Rubinstein, pianojole eta konpositore errusiarra, Moskun jaio zan 1835eko ekainaren 2an, eta Parisen hil zan 1881eko martxoaren 23an.Anton Rubinstein-en anaia eta Chaikovskiren lagun mina, bere amagaz hasi zan pianoa ikasten. Ondoren, anaiagaz batera, Alexander Villoing maisuagaz ikasi eban. 1840. hamarkadan Berlinera joan ziran Siegfried Dehn maisuengana. Bertan Mendelssohn-en eta Meyerbeer-en babesa lortu eben.
Moskuko kontserbetorioko fundatzaileetariko bat izan zan, bertako zuzendaria ere izanik.
Bere sasoiko pianojole onenetarikoa dogu, nahiz eta gaur egun, bere anaiaren ondoan, bigarren mailan kokatuta egon.
Hala ere, anai bien estiloa nahiko ezbardina zan, Nikoláirena klasizistagoa izanez.

-
Ekainak 1: Nelson Riddle
Egilea: Josu Jorrin
Nelson Smock Riddle jr. 1921 eko ekainak 1ean jaio zen Nueva Jerseyen , eta 1985eko urriak 6 ean hil zen.
Gizon hau orkesta zuzendari moduan zen ezaguna Estatu Batuetan, Capitol Records-en eginiko lanagatik.
1944ean Chicagora joan zen orkestra bateko kide bezzala, 3.tromboia izanez.1946 an Hollywood-era joan zen bere ibilbidearekin jarraitzeko, eta 1962an Ella Fitzgerald ospetsuarentzat bi album orkestratu zituen.
Hemen dozue bere bideo bat:

-
Maiatzak 31: Antonio Gonzalez Flores
Egilea: Julen Aranburu
Antonio González Flores 1961 eko azaroaren 14 ean jaio zan Madrilen eta1995 eko maiatzaren 31 an Alcobendas-en hil zan.Gizon hau konpositore eta kantante espainiarra zan. Musika munduan sartu zen bere ama eta aitaren eraginagatik.
Antoniok Rock eta Pop musika konposatu eta kantatzen zuen. Gizon honen kanten gaiak maitasuna, poesia…zen gehienetan.
1980 an bere lehenengo diska grabatu zuen, diska horrek oso arrakasta handia lortu zuen batez ere “NO DUDARIA” kantuagaz. Bigarren diskoak ez zuen arrakasta handirik euki, eta atera zuen urte berdinean, Eloy de la Iglesia zinema zuzendariak Antonioren izenean pelikula bate gin zuen.
Antonio “ La cucaracha” izeneko talde musikalera sartu zen pelikularen amaierako musika sortzeko.
Bere azken kontzertua Iruinean jo zuen bere ama hil eta amar egun beranduago. Egun batzuk geroago Antonio hil egin zen gaindosi b aten ondorioz.

