Maiatzak 25: Klaus Meine

Klaus Meine, abeslaria eta konpositore alemana, Hannoverren jaio zan 1948ko maiatzaren 25ean.

Hard Rock eta Heavy metal estiloak lantzen dauz.

Scorpions taldeko kidea izateagatik ezagutzen da, baita bere kontratenore ahotsagatik. Abestuz gain, gitarra ere jotzen dau.

1981ean, bira mundial baten ostean, ahotsa galdu eban. Hainbat diagnostiko txar jaso ondoren, Austriako osagile batek sendotu eban, kirofanotik bi aldiz pasata eta ahots entrenamendu luze bat eginda.

Musikaz gain, ongintza askotan parte hartzen dau, Unicef-en esaterako.


Maiatzak 24: Alessandro Cortini

Egilea: Mikel Zautua

cortiniAlessandro Cortini musikagile italiarra da. Ezaguna da  Nine Inch Nails, Estatu Batuetako rock industrial taldeko kide izan zelako. Gaur egun musika elektroniko eta rock alternatiboko Modwheelmood taldearen liderra da. Horain dela gutxi bira bat amaitu du bere bakarko proiektuarekin, blindoldfreak.

Alessandro Cortini 1976ko maiatzaren 25an jaio zan Bolonian, Italia, baina Forli-n pasatu zuen bere haurtzaroa. Cortini Estatu Batuetara joan zan gitarra ikastera. Graduatu zenean gitarra alde batera utzi zuen eta teklatu eta sintetizadoreetan oinarritu zan. 2001etik 2002ra Cortinik The Mayfield Four taldeko gitarrajolez egon zan bira bitartean. Gero Musicians Institute-n irakasten egon zan eta orduan Nine Inch Nailsekin jotzeko aukera aurkeztu zitzaion. Aukera aprobetxatu zuen eta 2005etik 2008ra taldearekin biran egon zan. 2008an taldea utzi zuen proiektu barrien bila hasteko.
Datu interesgarrilez, Cortini-k Muse talde ingelesan parte hartu zuen, Morgan Nicholls ordezkatuz, 2008ko kontzertu batzuetan.


Maiatzak 23: Alicia de Larrocha

Alicia de Larrocha (Bartzelona, 1923ko maiatzaren 23a-Bartzelona, 2009ko irailaren 25a) nazioartean oihartzuna izan zuen espainiar pianista izan zen eta XX. mendeko pianojole hoberenetariko bat, Mozarten obra eta espainiar musika-lanetan batez ere.

Sarien artean 4 Grammy, Ohorezko Legio frantsesa eta 1994ko Arteetako Asturiasko Printzearen Saria jaso zituen. Horrez gain, Granadako Nuestra Señora de las Angustias Arte Ederretako Erreal Akademiako ohorezko akademikidea ere izan zen, B letra ordezkatzen zuelarik.


Maiatzak 22: Richard Wagner

Egilea: Ruben Pereira

WagnerRichard Wagner Leipzig-en jaio zan, Saxonian, 1813. urtean, maiatzaren 22an.

Erromantizismo garaikoa zen eta hiru arlotan egin zuen lan, lehenengoz konpositorea izan zen, gero orkestrako zuzendaria bihurtu zen eta azkenik poesiagilea.

Ehundura konplexuak, armonia aberatsak eta orkestrazioa dira aipatzekoak bere konposizioetan.

Kromatismoaren erabilera eta armoniaren hedadura dira Wagnerrek musikan egindako aurrerapen handienetarikoak. Berari zor diegu ere Leitmotiv-en erabilera (pertsona, leku, ideia, argumentu edo ezaugarrien aldagai melodikoa).

Hainbat opera idatzi zituen, beste lan batzuen artean, eta musikaz gain, libretoagaz eta eszenografiagaz ere bera arduratzen zen.

Azkenik 1883ko otsailaren 13an hil egin zan Venezian, Italia.

(Iturria: Wikipedia)

Maiatzak 21: Maurice André

Maurice André, tronpetari frantziarra, Alès-en jaio zan 1933ko maiatzaren 21ean, eta Urrugnen hil zan 2012ko otsailaren 25ean.

Musikari aipagarria izan da, tronpetaren teknikaren aurrerapenean batez ere, errusiar eta estatubatuar korronteetan oinarriturik.Teknika honeekaz tronpetaren potentzi handiagoa lortzen zan.

Bere ikasleek, estilo hau jarraituz, hainbat eskola sortu ebezan atzerrian, Espainian esaterako.

Azken urteetan, erretiratuta egon arren, seminarioak eta eskola magistralak emoten ebazan, azkenengo bat 2007an Castellón de la Planan emandakoa izanik.

Askorentzat XX. mendeko tronpetari onena izan da.