Etiqueta: SARRERAK
-
Apirilak 29: Pedro Cruz Mata
Tenore mexikarra zen.
“El ruiseñor de las Américas”, “El tenor continental” eta “El Samurai de la Canción” izenekin ezagutzen zen. Aktorea zelarik film asko egin zituen, danatara 70, eta Zine mexikarraren urrezko sasoian parte hartu zuen. Bere ibilbidean, Amerikako lehendakari eta politikari garrantzitsuen aurrean abestu zuen. Lotan zegoen bitartean hil zen, Ciudad de Mexicon, 83 urte zituelarik.
El Rey
Así Es Mi Tierra

-
Apirilak 28: Too $hort
Egilea: Unai Etxebarria
Too Short 1866ko apirilaren 28 an jaio zen Los Angelesen. Raperoa da eta Oakland-en hasi zuen bere ibilbidea.Too short pimp kultura kaleratzeagatik da ezaguna.
Los Angeleseko unibertsitate batean ikasi zuen pianoa jotzen eta abesten.Hau da bere diskografia:
1985: Don’t Stop Rappin’
1986: Raw, Uncut, and X-Rated
1987: Players
1987: Born to Mack
1988: Life Is…Too $hort
1990: Short Dog’s in the House
1992: Shorty the Pimp
1993: Get In Where You Fit In
1993: Greatest Hits, Vol. 1: The Player Years, 1983-1988
1995: Cocktails
1996: Gettin’ It
1997: Greatest Hits
Hau da horretariko abesti bat:

-
Apirilak 27: Friedrich von Flotow
Egilea: Eider Etxebarria
Friedrich von Flotow 1812ko apirilak 27an jaio zen Teutendorf izeneko herrian, eta 1883ko urtarrilak 24 ean hil zan Darmstadten. Konpositore aleman bat izan zen, bere “Martha” izeneko operagatik ezaguna. Opera hau oso famatua izan zen XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran.
Pariseko kontserbatorioan ikasi zuen, non han, Daniel Auber, Gioacchino Rossini, Giacomo Meyerbeer, Getano Donizetti, Jacques Halévy, Charles Gounod eta Jacques Offenbach-en eragina izan zuen.
Bere lehenengo opera 1835. urtean amaitu zuen, baina bere lehenengo arrakasta 1893. urtean izan zen Le naufrage de la Méduse-egaz.
Urte batzuk ondoren, 1847. urtean, Vienan estrenatu zuen bere lan ezagunena, Martha.
Guztira, Flotow-ek 29 opera konposatu zituen, italianoz, frantzesez eta ingelesez itzuli direnak, XX. mendeko lehen urteetan bereziki.

-
Apirilak 25: Ella Fitzgerald
Egilea: Ander Bustinza
Ella Jane Fitzgerald Newport News-en jaio zan 1917-ko apirilaren 25ean, eta Beverly Hills-en hil zan 1996ko ekainaren 15ean. Hirurogeita hemeretzi urterekin hil zan abeslari eder hau.
Bere ezizena Lady Ella zan eta baita The First Lady of Song (abestiaren lehen andrea).
Jazz musika kantatzen zuen gehien bat abeslari honek. Swing, blues, bossa nova, samba, gospel, calypso, gabon abestiak, pop,… ere abesten zuen.
Hamasei urterekin hasi zan abesten, 1935eko azaroaren 21ean, Harlem Apollo Theater-ean.
Amateur Night Shows izeneko lehiaketa irabazi zuen Judy izeneko abestiagaz. 1941ean bakarlari modura hasi zan 24 urterekin. 1950ean bere lehen diskoa atera zuen “Ella Sings Gershwin” izenarekin. Bere lehen albumaren izenburua “Ella at the Opera House” da.


