Apirilak 24: Boris Williams

boris williamsBoris Peter Bransby-Williams, britaniar jatorrizko baterijolea, Versaillesen jaio zan 1957ko apirilaren 24ean.

1976an hasi zan musikari moduan, artista ezbardinekaz lan eginez.

1984an The Cure taldean sartu zan, baterijole moduan, eta 1993an utzi eban.

Ostean Babacar izeneko taldea sortu eban.

Punk rock, Post-punk, Rock alternatiboa eta New Wave estiloak lantzen dauz.

 


Apirilak 23: Roy Orbison

Egilea: Ander Beitia

roy orbisonRoy Kelton Orbison, 1936ko apirilaren 23an jaio zan Vernon-en, eta 1988ko abenduaren 6an hil zan Tennessee-n.
Rock and roll-eko abeslari eta konpositore estatubatuarra izan zan. Lau hamarkada baino gehiago aritu da lanean. 60. hamarkadaren erditik oso ezaguna egin zen bere baladakaz, euretariko batzuk honek izanik:
– “Only the Lonely”
– “Oh, Pretty Woman”
– “Crying”
13 urte zituela bere lehen taldea sortu zuen, “The Wink Westerners” izenarekin.
Urte batzuk geroago taldearen izena aladatu zuten, Sun Records-ekin batu ziren, eta handik gutxira taldea utzi zuen.
Bere lehen exitoa 1956an lortu zuen “Ooby Dooby” abestiarekin.
The Beatles taldearekin ere egin zuen kontzertu bat.
Disketxez aldatu ondoren, bere ibilbidea gelditu egin zen.
80. hamarkadan erretiratuta eta ahaztuta zegoenean “Pretty Woman” pelikuleari esker gailurrera heldu zen barriro.
Handik gutxira talde bat sortu zuen eta bere momentu onenean zegoenean, infartu batekin hil zen.


Apirilak 22: Yehudi Menuhin

Yehudi Menuhin, errusiar jatorrizko biolinjolea eta orkestra-zuzendaria, New Yorken jaio zan 1916ko apirilaren 22an, eta Berlinen hil zan 1999ko martxoaren 12an.

Herritartasun bikoitza zeukan: amerikarra eta britaniarra.

Oso gazte hasi zan kontzertuak eskeintzen, bere ibilbide musikalan arrakasta handia lortuz.

1969tik 1975era UNESCO-ko nazioarteko musika kontseiluko lehendakaria izan zan.

Hainbat biolinjole famatu pasatu ziran berak sorturiko eskola eta fundaziotik.

Horrez gain M.U.S.E. proeiktua burutu eban, programa pedagogikoa, Arteen bitartez baloreak lantzeko helburuagaz, kideen arteko harremanak hobetuz, diskriminazioa gutxiagotuz eta tolerantzia bultzatuz.

Giza eskubideen alde lan ugari egin ebazan, hainbat sari eskuratuz.


Apirilak 21: Carlos López Buchardo

1948ko apirilaren 21ean Carlos López Buchardo  konpositore argentinarra hil zen. Hau 1881eko urriaren 12an jaio zen Buenos Airesen.
Lehenik eta behin konposizioa ikasi zuen bere jaioterrian, eta geroago bere ikasketak zabaldu zituen Parisen, Albert Rousselekin.

Argentinan lan asko egin zuen, herrialde honek musika bizitasuna lortzeko, esaterako berak sortu zituen Buenos Aireseko kontserbatorioa edota Universidad de la Plata deitzen  den arteko eskola.
Hemen duzue bere abestietako bat: “Oye mi llanto”

Egilea: Leiore Ormaza

Apirilak 20: Omenaldi kontzertua

tribut1992ko apirilaren 20an, Freddie Mercury abeslariaren omenez kontzertu bat eskeini zan, Londreseko Wembley estadioan.

Helburua, Mercury omenduz gain, jendea ihesagaz konzienziatzea zan, eta baita Queen -eko kideek sorturiko fundazioarentzat dirua biltzea.

Ekitaldiak 72.000 ikusle batu ebazan Londresen bertan, eta munduko 76 herrialdetara zabaldu zan, irrati eta telebistaren bidez. Danatara 500 miloi pertsonak jarraitu eben kontzertua, eta guztira 20 miloi libra batu ziran Mercury phoenix trust fundaziorako.

Parte hartu eben artisten artean honeek aipatu daikeguz:

Metallica, Def Leppard, Extreme, David Bowie, Elton John, Guns N’ Roses, Ian Hunter, Mick Ronson, Seal, George Michael, Roger Daltrey, Robert Plant, Bob Geldof, Tony Iommi, Zucchero Fornaciari, Lisa Stansfield, Liza Minnelli, Annie Lennox, Spinal Tap, Paul Young,… eta Queen-eko kideek.