Apirilak 15: Bessie Smith

Bessie Smith, abeslari estatubatuarra, Tennessen jaio zan 1894ko apirilaren 15ean, eta Misisipin hil zan 1937ko irailaren 26an.

“Blues-aren enperatriza” moduan ezagutua, 20. eta 30. hamarkadetako blues abeslaririk ezagunena eta eragin handienetarikoa izan da.

Erritmoa ulertzeko ezohiko modu berezia eukan, baita izugarrizko sentsibilitatea tonuarekiko eta ahoskerarako.

Bere sasoiko artista garratzitsuenetarikoekaz grabatu eban: Louis Armstrong, James P. Johnson, Joe Smith, edo Fletcher Henderson.

Bere ibilbidea laburra izan arren arrakasta handia lortu eban eta Billie Holiday, Mahalia Jackson eta Janis Joplin-elako artistak bere eragina onartu eben.


Apirilak 14: Ritchie Blackmore

Ritchie Blackmore, gitarrajole famatua, Ingalaterran jaio zan 1945eko apirilaren 14ean.

Deep Purple, Rainbow eta Blackmore’s night taldeen fundatzaile izan da.

Sasoi guztietako gitarrajole onenetarikoa eta eragin handienetarikoa dogu.

Folk rock, Blues rock, Hard rock, Heavy metal, Power metal eta Metal neoklasiko estiloak lantzen dauz.

Gitarraz gain mandolina, biolontxeloa, baxua, perkusioak eta teklatuak jotzen dauz.

Gitarra klasikoa ikasi eban eta bere gitarra soloetan klasikoen eragina nabaritzen da, Bach eta Mozartena adibidez.

Teknika bikaina dauka eta inprobisatzen maisua da.


Apirilak 13: Al Green

Al Green, abeslari eta konpositore amerikarra, 1946ko apirilaren 13an jaio zan.

Gospel, soul eta funk estiloetan lortu dauz bere interpretaziorik onenak, musika erlijiosoa eta profanoa fusionatuz.

Falsetto leuneko baritono honek Lifetime Achievement Award saria lortu eban 2008an, bere ibilbide artistikoagaitik.


Txirula DBH1: Y.M.C.A.

Hirugarren neurketan Village people talde ospetsuaren Y.M.C.A. abestia ikasiko dogu.

Mª Jesús Camino andereñoak moldatutako abestia da, eta pentsatzen dozuena baino errezagoa da.

Wix honetan partiturea deskargatzeko eta base musikalagaz ensaiatzeko aukera dozue.

(Irudian klikatu wix-a zabaltzeko)