Etiqueta: SARRERAK
-
Martxoak 23: Michael Nyman
Bere operen artean hauek dagoz:Letters, Riddles and Writs, Noises, eta gehiago…

-
Martxoak 22: “The Number of the Best” (Iron Maiden)
Egilea: Iker Ateka
1882. urteko martxoaren 22an, Iron Maiden taldeak bere hirugarren diskoa atara zuen The Number of the Beast.
Iron Maiden talde ingelesa 1975ean sortu zan Steve Harrisegandik. Iron Maiden heavy metal talde bat da. Gaur egun bost taldekidez osotua dago:
-Bruce Dickinson (abeslaria)
-Dave Murray (gitarrajolea)
-Steve Harris (Baxua)
-Adrian Smith (gitarrajolea)
-Nicko Mcbrain (baterijolea)
-Janick Gers (gitarrajolea)
Taldea hasieran ez zan 5 taldekide hauekin hasi. Abeslaria eta gitarristetariko bat ordezkatuak izan ziren. Paul Di´Anno hasierako abeslaria zan eta 1981. urtean ordeztua izan zan. Stratton gitarrista ere ordezkatua izan zan Adrian Smithegaitik.
85 miloi disko saldu ditu mundu osoan zehar. Talde honen garairik hoberena 1982-1985 urtera izan zan. Hiru disko atera zituzten eta Ingalaterrako top 40an 7. postua lortu zuten.
No prayer for the Dying diskoarekin, 1990 urtean kaleratua, bigarren postua lortu zuten. Disko honetan hasierako estilora bueltatu ziren. 1993. urtean Bruce abeslaria joan egin zan. Bera ez zegoan momentuan bi disko bakarrik kaleratu zituzten baina 1999. urtean talde osoa berriro batu zen.
Azkeneko diskoa 2010. urtean atara zuten, The final frontier izenekoa. Hemen behean uzten dizuet The Number of the Beast diskoaren abesti bat.

-
Martxoak 21: J.S. Bach
Barroko sasoiko konpositore, organojole eta klabezinista hau Alemanian jaio zan, 1685ko martxoaren 21ean.Garai guztietako konpositore handienetarikotzat hartzen da, “musikaren aita” bezala ezagutzen dalarik.
Hainbat obra idatzi ebazan, organorako, orkestrarako, musika bokala,…besteak beste.
Bere lan ederren artean, Mateo deunaren pasioa, Tocata eta Fuga Re minorrean, Bradenburgoko kontzertuak, Meza Si minorrean,…aipatu daikeguz.
Bach eragin handiko konpositorea izan da hainbat musikarirentzat, hasi Mozartetik gaur egunera arte.

-
Martxoak 20: Sviatoslav Teofílovich Ríjter
Egilea: Josu Alonso
Sviatoslav Teofílovich Ríjter (errusieraz : Святосла́в Теофи́лович Ри́хтер) Zhytomyren jaio zan , Ukranian, 1915eko martxoaren 20 an, eta Moskun hil zan 1997ko abuztuaren 1ean. Pianista errusiar bat izan zan XX. mendeko pianistarik onenetarikoa eta famatuenetarikoa.
Oso famatua izan zan pianoa jotzeko zeukan teknikagaitik eta lan asko idatzi zituelako.

-
Martxoak 19: Gary Jules
Egilea: Kristina Alegria
Gary Jules Aguirre 1969-ko martxoaren 19-an Fresnon (Kalifornian) jaiotako kantautore estatubatuarra da. Oso ezaguna da “Mad World” kantaren moldaketa bat idatzi ebalako eta hau Donnie Darko pelikulan agertu zalako. Abesti honek Bretaña handian gabonetako kantetan lehen postua lortu eban, 2003 urtean.
Garyk, bere ibilbidean zehar, hainbat taldetan jo du, adibidez: The Ivory Knights, Our Town Pansies, Woodenfish, Kofi & Heroes eta Heroin.
Kantautore hau 3 disketxeetan lan egin du:
Greetings from the Side – A&M Records, 1998
Trading Snakeoil for Wolftickets – Sanctuary, 2001
Gary Jules – Down up Down Music, 2006

