Martxoak 3: Snowy White

Egilea: Ander Beitia

SnowyWhiteTerence Charles “Snowy” White, Barnstaple, Devon, Inglaterran jaio zan 1948ko martxoaren 8an.

Gitarrista famatu inglesa da, Thin Lizzy taldeagaz jo zuelako (1979tik 1981era), eta Pink Floyd-ekin ere (gitarra laguntza modura zuzenean 1977an eta 1979an). Oraintsuago ere Roger Waters-entzat jo zuen (1999an).

Richard Wright-en “West Dream” diskan ere parte hartu zuen.

Gaur egun Waters-egaz birak egiten ari da, mundutik zehar.


Martxoak 2: Chris Martin

Egilea: Gorka Abaroa

chris-martinChris Martin 1977ko martxoaren 2an jaio zan. Abeslari, gitarrista konpositore eta gitarrajolea da.

Rock abeslari hau Coldplay taldeko liderra da eta baritono ahotsa dauka..

Gwyneth Paltrow aktoreagaz ezkonduta dago eta bi seme daukaz, Abble eta Moses Martin.

Hainbat diska burutu ditu Coldplayekin batera. Taldeko kideak Chris Martin (ahotsa, teklatua, gitarra), Jon Buckland (gitarra nagusia), Guy Berryman (baxu elektrikoa) eta Will Champion (bateria, ahotsak eta beste hainbat musika tresna).

1994ean hasi zen musiko moduan eta urte bi geroago Coldplay taldea sortu zuen. 


Martxoak 1: Chopin

chopinFrédéric Chopin 1810eko martxoaren 1 ean Polonian jaiotako pianojole eta konpositorea da, eta Parisen hil zen 1849ko urriaren 17 an.

Pianorako lan asko egin ebazan: 57 mazurka, 27 estudio, 27 preludio, 21 nokturno, 20 baltse eta 17 polonesa. Bere modu artistikoa Mozartenarekin konparatu zuten, antzinako musikaren eragina duelako. Chopinek bere obretan pianoa bakarrik jotzen zuen, eta bere karrera artistikoa 1831 tik 1849ra iraun zuen, bere bizitzaren zati handi bat erromantizismoz irudikatuz.

Vartsobiako kontserbatorian zegolarik egin zituen bere lehenengo lanak. 19 urterekin Poloniako pianista nagusia zen.
Bere obrarik gehienak Poloniako herrietan zegozen inspiratuta.

Erromantizismoko pianojole handienetarikoa dogu, estilo barri baten sortzailea baita, Schummann-ekin eta Liszt-ekin batera.
Amaitzeko bere lan ezagunenak honeek dira: Étude in C minor, Vals minute, Piano sonata zb.2, Fantasie impromtu, besteak beste. 

(Txaber Bilbao)

Otsailak 28: Odón Alonso

Egilea: Adiran Lazaro

odon alonsoOdón Alonso espainiar orkestra-zuzendaria izan zen. La Bañeza, Leonen jaio zen 1925ean eta Madrilen hil zen 2011an. Madrilgo Kontserbatorioan musika-ikasketak egitearekin batera, Filosofia eta Letretako karrera egin zuen unibertsitatean. Gero, Sienan eta Vienan jarraitu zituen musika-ikasketak. 1952an hasi zen zuzendari-lanetan antzinako musikan espezializaturiko Solistas de Madrid taldearekin. 1956an, Zarzuelako Antzokia berriro zabaldu zenean, hango zuzendari izendatu zuten. 1968an, Espainiako Irrati-telebistako Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritza eman zioten. Aldi berean, Madrileko eta Bartzelonako opera-sasoietan, Odón Alonso izan ohi zen zuzendari. Puerto Ricoko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra izan zen, bai eta Europako beste hainbat orkestratakoa ere. Bere errepertorioan, barrokoko oratorioak (Monteverdiren Vespro della beata Vergine, Händelen Teodora), erromantizismoko sinfoniak eta eszena-musika aurki daitezke. Musikariekin komunikatzeko zuen gaitasuna medio, koherentzia eta musikaltasun handikoak izaten ziren berak zuzentzen zituen interpretazioak. Hainbat sari jaso zituen, hala nola SGAEren ohorezko domina eta Frantziako Arte eta Letren Ordenako ofizial titulua. Soriako Musika Udazkena delako jaialdiaren zuzendari izan zen hil  arte.

(Wikipediatik hartuta)

Otsailak 27: Bobby Valentino

Egilea: Josu Jorrin

bobby valentinoBobby Valentino, R&B abeslaria, 1980ko otsailak 27an jaio zan Misisipin.

Valentino 1996an hasi zan Mista izeneko laukotean, baina 1998an taldea banatu egin zen.

2004.urtean Disturbing Tha Peace Recordsek hartu zuten eta Ludacris-en “Pimpin’ All Over the World” kantan parte hartu zuen.

2007an bere lehen albuma argitaratu zuen, “Special Occasion” izenekoa, eta bere azken albuma 2010eko urriak12an argitaratu dau, “Fly on the Wall” izena emanez.