Archivo de la etiqueta: SARRERAK
Tino Casal, abeslari eta konpositore asturiarra, Tudela Veguín-en jaio zan 1950eko otsailaren 11ean, eta Madrilen hil zan 1991ko irailaren 21ean.
Pop musika landu eban, Tecno eta New romantic korronteak, hain zuzen ere.
Musikariaz gain, beste artista batzuen ekoizlea izan zan, baita margolaria eta eskultorea ere.
“Movida madrileña” izeneko mugimenduaren adierazle garrantzitsuenetarikoa izan da, bere musikagaitik eta bere ikus-barrokismoagaitik batez ere.
80. hamarkadako musikari ospetsuenetarikoa izan da, eta bere kantak oraindik oso ezagunak dira.
Berrogeita bat urtegaz hil zan, auto istripu baten ondorioz.
Egilea: Luis Suarez
John Towner Williams, 1938ko otsailaren 8an Ameriketako Estatu Batuetan jaiotako musikagile eta orkestetako zuzendari estatubatuarra da.
Williams zinemako historiaren soinu-banda ospetsuenetarikoak konposatu zituen, esaterako oso ezagunak dira: Star Wars, Marrazoa, Harry Potter, Superman, E.T., Parke Jurasikoa, Indiana Jones…
Hainbat musika konpozisio egin du Joko Olinpikoetarako eta telebista saioetarako.
Zazpi urterekin piano ikasten hasi zan baina berak tronboia gogokoagoa zuen. Aitak, hamar urterekin esan eutson pianoa jotzen jarraitzen bazuen tronboia ikasketak egingo zituela. Pianoa eta tronboia jotzen ikasi eta gero tronpeta eta klarinetea ikasten hasi zan. Urte batzuk igaro ondoren bere familia Los Angelesera joan zen bizitzera, eta han North Hollywood High Scool-en ikasten hasi zan. Amaitu eta gero Kaliforniako unibertsitatera lekualdatu zen.
Oraindino bizirik irauten du, bere lana egiten ikasi zuen moduan.
Egilea: Maitane Oar
Claudio Arrau León 1903ko otsailaren 7 an jaio zen Txilen, eta 1991ko ekainaren 9 an hil zen Austrian, 88 urterekin.
Pianojole oso famatua izan zen eta munduko pianistarik onenetarikoalez konsideratzen zen.
Bost urte zituela eman zuen lehen kontzertua bere sorterrian, eta hamaika urterekin Berlinen.
Martin Krause izan zuen lehen irakaslea. Berlinen birritan irabazi zuen Liszt saria, 1919an eta 1920an. Ibach saria eta Gustav Höllander domina ere jaso zituen. 1927an Genevako Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen, eta hurrengo urtean jo zuen lehenbizi Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin. 1940an Txilera itzuli zen eta arrakasta handiz jarraitu zuen, hil zen arte, kontzertuak ematen.
(Iturria: Wikipedia)