Urtarrilak 19: Dolly Parton

Egilea: Unai Markaida

dolly partonDolly Rebecca Parton, kantaria eta antzezle estatubatuarra da, eta 1946ko urtarrilaren 19an jaio zen.

Country musikaren historiako kantari onenetariko bat da. 1967 urtean, Porter Wagoner kantariaren taldean aritu zen, eta 1974an Traveling Family Band taldea sortu zuen. Banda horrekin hainbat bira egin zituen.

1977an, Gypsy Fever taldea eratu zuen, bederatzi musikarirekin. 1980an, antzezle gisa “9 to 5″ filmean egin zuen debuta, Colin Higginsen zuzendaritzapean. Gainera, izen bereko kantua idatzi zuen film hartarako.

 Bestalde, country bakarlari onenaren Grammy saria irabazi zuen 1978 eta 1981 urteetan, eta talde-kantari onenarena 1987an.

 


Urtarrilak 18: Joanna Newson

Egilea: Hiart Legarreta

joannaJoanna Newson 1982-ko urtarrilaren 18an jaio zan, Nevadan (Kalifornian). Abeslaria, instrumentista eta konpositorea da. Harparen laguntzaz abesten du.

Bere abestiak gehienetan helduak dira eta kantu estiloa distiratsua eta errugabea.
Joanna, 7 urterekin hasi zan harpa jotzen. “Mills college”en amaitu ebazan bere musikako ikasketak. Harpaz gainera pianoa jotzen ere jakin daki gazte honek.

Will Oldhamegaz egindako biraren ondoren,  “Drag City” disketxerekin sinatu zuen, eta 2004ean kaleratu zuen bere lehen album,a “The milk-eyed mender”,  eta gaur egunean, 30 urtekin, jarraitzen du musika konposatzen eta abesten ere bai.

Hemen usten dizuet bere lehen albumeko abesti bat.


Urtarrilak 17: Francois-Joseph Gossec

Egilea: Gorka Lapsa

Francois-Joseph Gossec,  1734ko urtarrilaren 17an jaio zan konpositore frantzes bat zen.

gossecFrancois-Joseph, Frantziako herri txiki-txiki baten jaio zen , baina herri txiki hori lehen Austriaren menpe egon zen; herri txiki horren izena Vergnies da.

Francois-Joseph Alexander de la Poupliniere orkestrako biolinjolea zan.

Musikako maisu famatu bat zen. Berak fundatu zuen “Concert des amateurs” 1769an.

Bere operak: Le pecheur (1766), Toinon et Toinnette (1767), Sabinus eta Thesee. Sinfoniak eta musika sakroa ere idatzi zituen.

Mozart-en laguna izan zan, eta Gretry-rekin Pariseko konserbatorioa fundatu zuen.

Hau da bere musikaren bideo bat:


Urtarrilak 16: Ernesto Halffter

HalffterErnesto Halffter Madrilen jaio zan, 1905eko urtarrilaren 16an, eta Madrilen hil zan, 1989ko uztailaren 5ean.

Musiko hau Manuel de Fallaren ardurapeko (pupiloa) bakarra konsideratzen da.

Hamabost urtegaz bere lehen obra konposatu eban: Crepúsculos (pianorako hiru lan)

1924ean, hemeretzi urte eukazala, “Sevillako Betika Ganbara orkestra”ren zuzendaritza eskeini eutsoen.

Espainiako musika sari nazionala bi aldiz irabazi eban, eta bere konposizioen artean balletak, soinu bandak, sinfoniak, etabar aurkitu daikeguz.


Urtarrilak 15: Victoria de los Ángeles

victoria de los angelesVictoria de los Ángeles, soprano liriko espainiarra, Bartzelonan jaio zan 1923ko azaroaren 1ean, eta 2005eko urtarrilaren 15ean hil zan.

Gaztetarik ekin eutson kantuari, nazioarteko hainbat lehiaketa irabaziz, Ginebrako jaialdia esaterako.

Liceoko kontserbatorioan ikasi eban, hiru urtetan graduazioa lortuz, hamazortzi urte ebalarik.

1945ean estreinatu zan Mozarten “Figaroren ezteiak” operagaz, Condesaren papera interpretatuz.

Munduko antzoki garrantzitsuenetan abestu dau, arrakasta handia lortuz.

Liedak abesten paregabea zalako, alemaniarrek, liluratuta, miresten eben.

60. hamarkadaren amaieratik kontzertista moduan aritu zan, nahiz eta noizbehinka operaren bat abestu.

Bere ahots ederragatik, operako abeslari onenetarikotzat hartzen da.