Urtarrilak 14: Georgie Dann

Egilea: Leire Fernandez

georgie dannGeorgie Dann 1940ko urtarrilaren 14an jaio zen Parisen. Espainian bizi den frantziar abeslaria da orain.

8 urterekin Pariseko konszerbatorioan egon zen ikasten, eta ikasi ondoren Espainian eta Frantzian bere musika ibilbidea garatu zuen, udako abestietan espezializaturik.

Bere abesti arrakastatsuenak hauek dira:
1969 “Casatschok” , 1974 “La rana”, 1975 “El Bimbó” eta “Campesino”, 1975 “Paloma blanca” eta 1977 “Mi cafetal” eta “Eres como una paloma” ,besteak beste.

Gaztelaniaz interpretatu dituen abesti gehienak arrakasta asko izan dute, adibidez: “El Bimbó”, “Macumba” “Carnaval, Carnaval”…


Urtarrilak 13: Francisco de Salinas

francisco de salinasFrancisco de Salinas, konpositore espainiarra, Burgosen jaio zan 1513. urtean, eta 1590eko urtarrilaren 13an hil zan.

Hamar urtegaz ikusmena galdu eban. Salamankako unibertsitatean humanitateak, kanto eta organo ikasketak bete ebazan.

Erroman bere bizitzako hogeita hiru urte emon ondoren, 1561ean Espainiara itzuli zan, Albako dukearen organista bezala arituz. Sasoi honetan Fray Luis de León ezagutu eban, eta bere oroimenez “Oda a Salinas” idatzi eban.

1577an «De Musica libri septem» liburua argitaratu eban Salamankan, musikaren alderdi batzuk aztertuz.


Urtarrilak 11: Maurice Duruflé

durufleMaurice Duruflé, organojole eta konpositore frantziarra, Louviers-en jaio zan 1902ko urtarrilaren 11ean, eta Louveciennes-en hil zan 1986ko ekainaren 16an.

Haurtzaroan kantu korala, pianoa eta organoa ikasi ebazan, Ruaneko katedraleko koristen eskolan.

Hamazazpi urtegaz Parisera joan zan, organo ikasketak sakontzera, eta hamazortzi urtegaz kontserbatoriora sartu zan konposizioa, harmonia, fuga eta organoa ikastera.

Bere ibilbidean hainbat sari irabazi ebazan, bai kontserbatorioan, bai beste lehiaketa batzuetan.

1947an bere lan ospetsuena idatzi eban, Requiem Opus.9, abesbatza, bakarlari eta oskestrarako.


Urtarrilak 10: Max Roach

Egilea: Ander Bustinza

max roachjpgMax Roach-en izen osoa Maxwell Lemuel Roach da. New Land-en jaio zan 1924-ko urtarrilaren 10ean eta Nueva Jersey-en hil zan abuztuak 16an, laurogehita hiru urterekin.

Bera baterijolea eta konpositorea zan. Jazz-a gustatzen jakon asko eta bere taldean jazz joten eben.

1944ean beste taldekide bat sartu zen euren taldean, eta hortik aurrera bost ziren taldean. Bere taldeko bi ospetzuenak: Charlie Parker eta Dizzy Gillespie ziren.

Hamasei urterekin jada, bere lehendabiziko kontzertua eman eban Sonny Greer ordeztuz.

Zazpi disko atera ebazan, 1953-1989 tartean denak.

1944-ean hasi zan musikaren munduan eta 2002-an amaitu eban 78 urterekin.


Urtarrileko enigma

Urte barriagaz enigma barri bat dakartsuet.

Oraingutan gauza ezabardinen argazkiak proposatzen dautsuedaz, eta zuok norenak diran igarri behar dozue.

Sei musikari guztiz famatuak dira ;-) . Bakarrik idatzi behar dozue bakoitzari dagokion artistaren izena.

 

PISTAK

 

eskunarrua txapela arlekina betaurrekoak rastak trajea