Etiqueta: SARRERAK
-
Abenduak 21: Lorenzo Perosi
Tenpluetan abesteko kantu liturgikoak landu ebazan, testuari garrantzi handia emonez.
“Giovane Scuola” (eskola gaztea) konpositore italiarren taldeko kidea izan zan.

-
Abenduak 20: Antonio Soler
Antonio Soler, konpositore eta klabezinjole espainiarra, Oloten jaio zan 1729ko abenduaren 3an, eta San Lorenzo del Escorialen hil zan 1783ko abenduaren 20an.Domenico Scarlatti konpositore italiarrak Espainian sarturiko musika korrontearen jarraitzailea izan zan, baita XVIII. mendeko teklaturako musikaren ordezkari garrantzitsuenetarikoa nazio mailan.
Haurra zala Montserrateko eskolanian sartu zan, musika eta organo ikasketak burutuz.
1752an apaiz konsagratu zan, Jeronimotarren ordenan. Hori dala eta “Padre Soler” bezala ezagutzen da.
Lleidako katedraleko kapera maisua izan zan, eta geroago El Escorialeko organojole eta koru zuzendari moduan aritu zan.
400 obra baino gehiago idatzi ebazan.

-
Abenduak 19: Édith Piaf
Édith Piaf, abeslari, konpositore eta aktore frantziarra, Parisen jaio zan 1915eko abenduaren 19an, eta Plascassierren hil zan 1963ko urriaren 11ean.Édith Giovanna Gassion zan bere benetako izena.
Mezzosoprano hau XX. mendean Frantziak emon dauan abeslaririk famatuenetarikoa da.
“La Môme Piaf ” ezizenagaz ezagutzen zan emakume honek arrakasta handiko abestiak kantatzen ebazan: La Vie en Rose, Non, je ne regrette rien, besteak beste.
Cabaret eta Chanson generoak landu ebazan. Parisen berari dedikatutako museo bat dago.

-
Abenduak 18: Keith Richards
Keith Richards, gitarrajole, abeslari eta konpositore britaniarra, Ingalaterran jaio zan 1943ko abenduaren 18an.The Rolling Stones rock taldeko kidea da, 1962an sortu zanetik gaur arte.
Bere rock konposizioak R&B eta blues-aren eragin handia erakusten dabe.
Mike Jagger-egaz batera taldeko abesti gehienak konposatzen dauan kidea da, eta noizbehinka abeslari nagusia izaten da.
Bakarlari moduan ere aritu da, proiektu ezbardinetan parte harturik, The new barbarians, esaterako.
2007an Pirates of the Caribbean: At World’s End filman agertu zan, Jack Sparrow pirataren aita bezala.

Lorenzo Perosi, konpositore italiarra, Tortonan jaio zan 1872ko abenduaren 21ean, eta Erroman hil zan 1956ko urriaren 12an.
