Mike Mills, musikari estatubatuarra, Kalifornian jaio zan 1958ko abenduaren 17an.
R.E.M. taldeko baxua da, baina sarritan pianojole eta perkusionista bezala ere ari da.
Taldeak konposatzen dabezan abestien letren egilea ere bada.
Bere aita abeslaria zan, eta ama pianojolea. Guzti honek bere eragina izan eban Mikengan.
R.E.M. taldean abeslari moduan hainbat abestietan ere aurkitu daikegu.
Oso famatua da jantzi koloretsu eta arraroak erabilteagatik kontzertuetan, jazkera hori “nudie suits” izenagaz ezagutuz.
Benny Andersson, musikari suediarra, Estokolmon jaio zan 1946ko abenduaren 16an.
Glen Miller, swing sasoiko jazz musikari estatubatuarra, Iowan jaio zan 1904ko martxoaren 1ean, eta 1944ko abenduaren 15ean hil zan, hegazkin istripu batean, Mantxako kanalean.