Etiqueta: SARRERAK
-
Ekainak 20: Joseph Martin Kraus
Joseph Martin Kraus konpositore suediarra zan. 1756 ko ekainaren 20 an jaio zen eta 36 urte besterik ez zituela hil egin zen tuberkulosiaren eraginez.
19 urte zituela Krausek bere lehen konposizioak idaztera jo zuen eta 1777. urtean bi oratorio konposatu zituen.
Lortutako ezagutza hain handia zen, Estokolmoko Opera errealeko eta Musikako akademiako lehendakari izendatu ebien.

-
Ekainak 16: Maurice Duruflé
Maurice Duruflé, organojole eta konpositore frantziarra, Louviersen jaio zan 1902ko urtarrilaren 11ean, eta Louveciennesen hil zan 1986ko ekainaren 16an.Haurtzaroan hasi zan pianoa, organoa eta kantu korala ikasten. Hamazazpi urtegaz Parisera joan zan, organo ikasketak sakontzera, eta hamazortzigaz Parisko kontserbatorian matrikulatu zan.
1930ean Parisko Saint Étienne du Mont elizako organista izendatu eben, eta auto istripu baten ondoren, 1975ean lan hau utzi eban.
Hainbat sari irabazi ebazan bere ibilbidean, organista moduan, eta bere obrak oso famatuak dira musika zaleen artean.

-
Ekainak 11: Richard Strauss
Richard George Strauss Munichen jaio zan, 1864ko ekainaren 11ean, eta Bavieran hil zan 1949ko irailaren 8an.Erromantizismo beranduko konpositore eta zuzendari garrantzitsu hau oso ezaguna da bere opera, lied eta poema sinfonikogaitik.
Straussen musikak izugarrizko eragina euki eban XX. mendeko musikaren garapenean.
Obra ezegunenetarikoak: Salomé, Elektra, Don Juan, Horrela hitz egin zuen Zarathustrak, Metamorphosen,…

-
Ekainak 9: Carl Nielsen
Egilea: Itsaso Urresti
Carl Nielsen 1865eko ekainak 9an jaio zen Sortelung-en (Odense), eta 1931n hil zan Kopenhage, Danimarkan.Daniar zuzendari, biolinjole eta konpositorea izan zen. Bere familia pobrea bazen be, berak pianoa eta biolina joten ikasi zuen. Haizezko beste hainbat instrumentu ere jotzen ikasi zituen, Odenseko talde militar batean egin zuen lanari esker.Bere lehen klaseak bere aitak eman zizkion eta ostean Kopenhageko kontserbatorioan biolina joten eta musikako teoria ikasi zituen, non 1915etik aurrera irakasle moduan lanean hasi zen.
1894ean bere lehen sinfonia estreinatu zen, baina ez zuen arrakasta handirik izan. Hala ere, 1896an Berlinen interpretatu zenean ezin besteko exitoa euki zuen. Data horretatik aurrera gero eta famatuagoa egiten hasi zen.
Kopenhageko “Teatro real” kontserbatorioan biolina jotzen jarraitu zuen 1905rarte eta hortik aurrera klaseak ematen hasi zen Kopenhageko “Real Danes” kontserbatorioan.

