Giulio Caccini, konpositore, abeslari eta instrumentista italiarra, Tivolin jaio zan 1550.ean inguru, eta Florenzian hil zan 1618ko abenduaren 10ean.
Klabea, lauta, harpa, biola eta zitara jotzen ebazan. Florenzian igaro ebazan hainbat urte, Medici familiaren zerbitzuan.
Giulio Romano bezala ere ezagutzen zan.
Erroman ikasi eban eta abeslari moduan entzute handia lortu eban. 1560. urtean, Cosme I Medici Cacciniren gaitasunekaz harritu zan eta Florenziara eroan eban, ikasketak jarraitzera. 1579an Medici gortean abesten eban. Tenorea zan eta biolaren laguntzaz abesten eban. Camerata florentina taldeko kidea izan zan.
Abesteko era barri bat asmatu eban, “recitativo” izenekoa, monodikoa, espresibitatea eta sinpletasuna nabarmentzen ebana.
Hemen dozue Caccinik konposatutako “Ave Maria”, Sumi Jo soprano ospetsuak abestuta.
Jim Morrison, idazle, poeta eta abeslari estatubatuarra, Melbournen jaio zan 1943ko abenduaren 8an, eta Parisen hil zan 1971ko uztailaren 3an, hogeita zortzi urtegaz.
The Doors taldeko abeslaria izan zan.
Txikitatik hasi zan poesia idazten eta, horietako lan batzuk, abesti izan ziran etorkizunean. 19 urte ebazalarik, Floridako unibertsitatean ikasi eban eta gero zine ikasketak egin ebazan Los Angeleseko UCLA-n.
Koefiziente intelektual handikoa (149) eta irakurle amorratua, Nietzsche, Huxley, Kerouac, Baudelaire edo Rimbaud-en obratan murgildu zan.
Bere etxeko baineran hilda aurkitu eben eta ez zan autopsiarik egin.
Pietro Mascagni, musikari italiarra, Livornon jaio zan 1863ko abenduaren 7an, eta Erroman hil zan 1945eko abuztuaren 2an.
Bere lan ospetsuena “Cavalleria rusticana” opera da. Hile bitan idatzi eban, Giovanni Verga idazle italiarraren liburuan oinarrituz. Opera hau opera italiarran emoten dan “verismo” izeneko estiloaren adierazle da, non emozio-egoerak eragindako pertsonaien portaera bortitza nabarmentzen da. Erroman estreinatu zan 1890. urtean.
Hamazazpi opera idatzi ebazan, baina gaur egun “Cavalleria rusticana” eta “L’amico Fritz” baino ez dira interpretatzen.
Joseph Lamb, pianojole eta konpositore estatubatuarra, New Jerseyen jaio zan 1887ko abenduaren 6an eta 1960ko irailaren 3an hil zan.
Ragtime estiloa landu eban, musika forma barriak sortuz. Bere lanetan sendotasun armonikoa da nabari, hala ere kromatismoak ere agertzen dira, konpositore erromantikoen musika gogoratuz.
“Big Three” taldeko kide zuri bakarra izan zan.
Scott Joplin musikoaren mireslea, hainbat rag konposatu ebazan.
Bihotzekoak jota hirurogeita hamahiru urtegaz hil zan.
Eduplaneta Musical utiliza cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia de navegación, realizar tareas de analítica y mostrar publicidad acorde a sus intereses. Si continúa navegando, entendemos que acepta nuestra Política de Cookies.AceptoReject
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.