Etiqueta: SARRERAK
-
Abenduak 4: Xabier Lete
Xabier Lete, kantautore euskalduna, Oiartzunen jaio zan 1944ko apirilaren 5ean, eta Donostian hil zan 2010eko abenduaren 4ean.1965ean “Ez dok hamairu” taldeko sorreran parte hartu eban, Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Jose Anton Artze eta Jose Angel Irigaray artistekaz batera.
Taldea desagertzean, bere emaztea zan Lourdes Iriondogaz abesteari ekin eutson.
1968an bere lehen poema liburua kaleratu eban, 1974an bigarrena eta 1992an hirugarrena.
2009an Euskadiko Literatura saria irabazi eban, Egunsentiaren esku izoztuak lanagaz.
Hainbat diska argitaratu ebazan bere ibilbide musikalean. Bere kantu ospetsuenetarikoen artean “Xalbadorren heriotzean”, “Habanera”, “Nafarroa, harragoa”, “Kontrapas”, “Izarren hautsa”, eta beste asko aipatu daikeguz.

-
Abenduak 3: Bobby Van
Egilea: Ruben Pereira
Bobby Van Nueva Yorken jaio zan 1928ko abenduaren 3an, eta Los Angelesen hil zan 1980ko azaroaren 31an.Oso famatua izan zen musikaletako munduan.
Tronpetajole hasi zan baina ekitaldi baten abestu eta dantzatu egin eban, kritika oso onak lortuz.
50ko hamarkadan telebistan eta antzokietan kantatzen hasi zan , bere arrakasta gorantz joanez.
Hainbat musikal eta antzerki interpretatu ebazan.

-
Abenduak 2: Osvaldo Pedro Pugliese
Egilea: Maitane Oar
Osvaldo Pedro Pugliese Buenos Airesen jaio zen 1905eko abenduaren 2an, eta 1995eko uztailaren 25ean hil zen.
Pianojole eta konpositore argentinarra zen, eta tango generoa lantzen eban.Porteño de Villa Crespo auzoan jaio zen, musikari familia batean, baia ez beralako azkarrak.
Bere aita Adolfo Pugliesek flauta joten eban bere auzoko taldeetan, eta beragza hasi zan musika ikasten.
Biolin bat erosi eutson eta kontserbatoriora bialdu eban ikastera. Baina hemen, betirako gogokoena izango zan musika tresna ezagutu eban, pianoa, eta beronegaz lortu eban arrakasta.

-
Abenduak 1: John Densmore
Egilea: Adiran Lazaro
John Densmore 1994ko abenduaren 1ean jaio zan, Santa Monican, California. The Doors taldeko baterijolea izan zan, 1965tik 1973ra.
John Densmorrek, 80. hamarkadan utzi zuen rock-a alde batera eta dance estiloa lantzen hasi zen. Bira bat ere egin zuen, Estatu Batuetatik.
John Densmore, bateri munduan bereziki nabarmendu zen hainbat erritmo menperatzeagatik.
1988an, Bebop eta Band Dreams-en parte hartu zuen.
1998an “Rock&Roll-eko Salon de la Fama”-n sartu zan.
2007an, bere bakarlari lehen lana kaleratu zuen, Tribaljazz izenekoa.

