Etiqueta: SARRERAK
-
Azaroak 11: Rocío Durcalen nazioarteko eguna
Egilea: Irati Isasi
Azaroaren 11an Rocio Durcalen nazioarteko eguna ospatzen da. Rocío Durcal urriaren 4ean jaio zan Madrilen, eta bertan hil zen 2006ko martxoaren 25ean.
Abeslari eta aktore espainarra izan zen, eta 100 mila diska baino geihago saldu zituen.
2005ean “Grammy Latino” saria irebazi zuen.
Bost hizkuntza desberdiñetan abesten zuen : ingeles, portuges, italiano, frantses eta gaztelera.
Liburu bat idatzi zuen bere ibilbidearen hasieran” Mis sueños juveniles” izenekoa.
Bere diska “Rocío Dúrcal canta a Juan Grabiel Vol 6” 1984ean grabatua, Mexikon gehien salduriko bosgarren albuma da.
“Rancheraren erregina” lez ezagutzen da mundu guztian.

-
Azaroak 9: Dennis Stratton
Egilea: Unai Etxebarria
Dennis Stratton 1954ko azaroaren 9 an jaio zan, Londresen (Inglaterra). Gitarrista britanikoa da, heavy metal jotzen du bere talde Iron Maidenekin. 1980ko urtarrilan hasi zan talde honekin eta urte horretako urriantalea utzi eban.
Denbora horretan Iron Maidenen lehenengo albuman parte hartu zuen, Women in uniform.
Iron taldea utzi duenetik beste talde batzuetan jo du, adibidez Lionheart. Talde horrekin Hot Tonight albuma atara zuen 1995ean.
Dennisek, Paul Di‘Anno lehenego Iron Maideneko abeslariarekin, The Original Iron Men deituriko proiektua burutu zuen, bi album kaleratuz 1995ean.
1996an berriro bateratu zan Di` Annorekin eta beste batzuekin, album berri bat sortuz, As Hard As Iron izenekoa.

-
Azaroak 8: Minnie Riperton
Minnie Riperton, soul abeslari estatubatuarra, 1947ko azaroaren 8an jaio zan, eta 1979ko uztailaren 12an hil zan.Bere ahots hedadura bost zortzidun t’erdikoa zan.
1970. hamarkadan arrakasta handia lortu eban “Lovin’ you” bezalako abestiekaz, baina 1975ean bularreko minbiziak jo eban. Zirujia egin ondoren abesten jarraitu eban, baina 1979an, ume biren ama hau, hogeita hamaika urtegaz hil zan.

-
Azaroak 7: Joan Sutherland
Joan Sutherland, soprano koloratura australiarra, Sidneyen jaio zan 1926ko azaroaren 7an, eta Suitzan hil zan 2010eko urriaren 10ean.1947an estreinatu zan Sidneyen, Purcellen Dido eta Eneas operako paper nagusia abestuz. Lehenengo urteetan opera barrokoak abestu ebazan. 1952an Europan debutatu eban, Puccini eta Mozarten operakaz.
Arrakasta handia lortu eban bere ibilbidean, konpositore handien operak abestuz eta hainbat diska grabaturik.
1990. urtean erretiratu zan, eta hamar urte beranduago hil zan, larogeita hiru urtegaz.

