Azaroak 2: Keith Emerson

Keith Emerson, pianojole, teklista eta konpositore ingelesa, Lancashiren jaio zan 1944ko azaroaren 2an.

The Nice taldean hasi zan jotzen eta geroago Emerson, Lake & Palmer taldeko kidea bihurtu zan.

Haurtzaroan, Europako musika klasikoan oinarrituta, pianoa jotzen ikasi eban.

Emersonen estiloa musika klasikoa, jazz eta rockaren konbinazio bat da, konpositore klasikoen egiturak (laudunak) rock-an arruntak ez diran metrikakaz nahastuz (5/4, 10/8).

Lake & Palmer-egaz eginiko lehenengo bost grabaketak rock progresiboaren klasikotzat hartzen dira, Tarkus-en 5/4 neurrian eginiko ostinatoa nabarmenduz, non Emersonek pianoa eta Hammond (organoa) ezkerreko eskuagaz bikoizten dauz, testura berezia lortuz.

Emerson, Rock-eko instrumentista onenetarikoalez hartzen da.


Azaroak 1: Joaquín Achúcarro

Joaquín Achúcarro, pianojole euskalduna, Bilbon jaio zan 1932ko azaroaren 1ean.

Bere gurasoekaz ikasi eban pianoa jotzen, eta 13 urtegaz bere lehen kontzertua eskeini eban.

Bilbo, Madril eta Europako hainbat kontserbatorioetan ikasi ondoren, Liverpool-eko Nazioarteko lehiaketa irabazi eban, 1959. urtean, ospe handia lortuz.

Hortik aurrera bere ibilbidea gorantz joan zan, mundu guztitik kontzertuak eskeiniaz, bakarlari moduan edota munduko orkestra hoberenekaz.

Lortu dauzan sarien artean, 1992. eskuratutako Musikako Sari Nazionala aipatu daikegu.

2005ean Eusko Jaurlaritzak  “Euskal herritar unibertsal” izendatu eban.


Urriak 31: Philippe de Vitry

Philippe de Vitry Parisen jaio zan 1291ko urriaren 31ean, eta Meaux-en hil zan 1361eko ekainaren 9an.

Erdi aroko konpositore eta olerkari ospetsua zan, bereziki, ARS NOVA izeneko tratatu musikala idatzi zuelako.

Hainbat abesti eta motete konposatu ebazan.

Bere bizitzako datu biografikoak ez dira oso ezagunak baina aipatzekoa da gudaria baita diplomatikoa eta apezpikua ere izan zala.


Urriak 30: Carlos Marcucci

Egilea: Maitane Oar

Carlos Marcucci 1903-ko urriaren 30-ean jaio zan Barrakas auzoko Lamadrid kalean, Buenos Airesen.

1908 bere familia Wilde-ra aldatu ziren.

Bere anaia nagusia entzunez bandoneona jotzen ikasi zuen.

1923-an Carlos Gardele-k bere tango bat grabatu zuen:Viejecita mia, eta 1928an La reja izenekoa grabatu zuen.

“El pibe de Wilde” ezizenez ezagutzen zen.

1928an bere “Orkestra tipica” eratu zuen eta Metropol zinean jotzen zuen.

Marcucci bandoneonista birtuosoa izan zen, soloak jotzen batez ere. Bere lehenengo grabaketa 1929ko maiatzaren 2an egin zuen, bandoneonagaz bakarlari moduan.


Urriak 29: Maria Anna Mozart

Maria Anna Mozart, musikari austriarra,  Salzburgon jaio zan 1751ko uztailaren 30ean, eta Salzburgon hil zan 1829ko urriaren 29an.

Wolfgan Amadeus Mozart musikari ospetsuaren arreba nagusia izan zan.

Zazpi urtegaz, eta bere aita Leopoldogaz, teklatuzko instrumentuak jotzen hasi zan, bere birtuosismoa erakutsiz.

Txikitan, bere anaiagaz batera hainbat ekitaldi eskeini ebazan herri ugarietan, klabea eta pianoa joz. Baina 1769. urtetik aurrera, eta sasoiko ohiturak dirala eta, amagaz etxean gelditu zan.

Nahiz eta gure sasoira Maria Annan koposiziorik heldu ez, musika idazten ebala susmatzen da, Wolfganek idazten eutsozan eskutitzetan adierazten danez.