Munduko Kulturak

Basurtuko eskolan egon naizen urte gehienetan,  H.Fisikoko Begorekin batera, "Munduko jolasak, dantzak, abestiak.." ospatzen hasi ginen. 2017.urtean izan zen lehenengoz prestatu eta ospatu genuela, AMERIKAtik hasi ginen, hori eguna!!
Denborarekin, izaera propioa hartuz joan zen, eta izen egokiagoa jarri genion, "MUNDUKO KULTURAK".
Urte politak, eta emankorrak izan dira, eta Basurtun, zorionez, proiektuarekin jarraitzen dute.
Nik aurten, eskola berrian egonda, ez dut egingo. Egokitzapen prosezuan nago eta!, baina ziur nago datozen urtetan aurrera eramango dugula.
Urteak pasa ahala sortutako materiala curriculum berrira egokitu eta moldaketak egin dizkiogu, baita hobetu beharrekoak findu, displiplinartekotasuna eta elkarlana proiektuaren zutabe garrantzitsuak izanik.
Hau horrela, sarrera honetan, daukagun materiala eguneratuta topatuko duzue. Orain arte egindako lan guztiekin.
Oso proiektu polita eta egingarria da, animatu eta kontatu zeure esperientziak!
Hasierakoa
Oraingoa






Opera ezagutzen

6. mailan, ikasturteko bigarren lana hastera goaz. Oraingoan, Opera landuko dugu, ABAO/OLBEren laguntzarekin batera:
- Zer da opera bat? zeintzu atal ditu? zein motatako operak daude? ahotsak... Hori guztia eta gehiago ikasiko dugu. 
Bidai honetan laguntzaile paregabea eukiko dugu, Bilboko ABAO/OLBE elkartea. Beraiei esker, eskolan hitzaldia eta Euskalduna Jauregira bisita egiteko aukera izango dugu: Atrezzo, makillajea, arropak...
Beraiekin ere R. Wagnerren "Tristan eta Isolda" Opera landuko dugu.
Honetan ere, taldeka egingo dugu lan, eta guztion elkarlana beharrezkoa izango da lana burutu ahal izateko.
Animo!!






Being different is ok

Aurten, horrela ibiliko naiz gehienetan, besteen lanak elkarbanatzen. 

Oraingo honetan gure Antton Jauregik MARIZULO  blogan sarrera berria argitaratu du "Different is OK" izenburupean.

Oso istorio hunkigarri bezain polita kontatzen digu Huillo izeneko mutiko baten inguruan.

Kontu hau, orain urteak hasten da Huillo eta Coldplayren abesti batekin, nola bukatzen den jakiteko argazkian klikatu beharko duzue, Anttonek prestatutako Wixera joateko.

Ziur nago izugarri gustatuko zaizuela. DESBERDINA IZATEA ONDO DAGO, eta hori adierazteko musika eabiltzen bada, akabo!



Mila esker Antton egindako lanagatik!