"Munduko jolasak" ASIA

Ikasturte honi amaiera emateko, COVIDa hasi baino lehenagoko proiektuari jarraipena emango diogu.
Momentura arte, Europa, Amerika, eta E.Herria landu izan ditugu. Oraingoan, Asiara hurbilduko gara! Hau erronka!!
Dakizuenez, "Munduko jolasak" deituriko proiektu hau, G.Hezkuntza eta Musika arloen arteko proiektua da. Gure ikastetxean dagoen herrialde ezberdinen aberastasuna aprobetxatuz sortu zen proiektua.
Lan egiteko materiala prestatzen dudanean abesti eta dantza ugari sartzen ditut, baina landuko dugun kontinenteko ikasleek, beraien herrialdetako abestiak, dantzak eta jolasak proposatzera animatzen ditut. Eta normalean, horiek egiten ditugu. 
Ea aurten zer irtetzen zaigun!! ez da bat ere ez erraza izango!!



Tipi tapa, tipi tapa KORRIKA!!

Aurten bai, KORRIKA badator!!
Orain bi urte Korrika barik gelditu ginen, baina aurtengoa jada prest dago. 
Beti bezala beharko dugun material guztiak klik batean. 
Abestiaren koreografia ikasiko dugu, baita leloa zeinu hizkuntzaz ere. Azken hau oraindik ez dugu, laster eukitzea espero dut.
Petoa hartu, zapatilak prestatu eta apirilaren 6an gure txanda!! 
TIPI TAPA, TIPI TAPA...


Mila esker AEK egiten duzuen lanagatik

Agate Deuna 2022

Egoera oso berezian egonda, eta ikasleak nahastu ezinik, Agate Deuna nola ospatu ondo pentsatu behar zen. Buruari bueltak eman, beste eskoletan nola egingo zuten galdetu... eta azkenean "esperimentua" aurtengoa!.

Ostiralean, otsailak 4, musika klasea nuen ikasleekin ospatu nuen. Nola? musika gelan mikrofonoa jarri,  gure atezainek patioan bozgorailuak prestatu eta teknologiari esker, gelan abesten genuena eskola osoak patioan zeuden bozgorailuetatik beraien geletan entzuteko aukera izan zuten.

Benetan oso ondo irten zen. Ikasleak motibatuta, dana eman zuten. Eta konturatu barik, bakarrik abestearen garrantziaz jabetu dira, beste hainbat gauzen artean. Aupa zuek, artistak!!

Ea datorren urterako egoera hobetzen den behingoz eta, behar den moduan ospatzeko aukera dugun.



Ikasleen txanda

Gaur, 6. mailan "Tones and I" abeslaria lantzen bukatu dugu. Amaitutzat ematerakoan ikasle batek, Izanek hain zuzen ere, ea beraiek horrelako lan bat egin ahal zuten galdetu du, eta nik bai, noski! erantzun diot. Baina, lehenengo beste proiektu bat burutu behar dugu, bai ala bai.

Dana dala, lana prest dago eguna heltzen denerako. Aupa zuek!