Imanol Urbietaren omenez

Gaur, Imanol Urbieta hil da. Hamaika kanta sortu zituen, guztiok ikasi, abestu eta irakatsi ditugunak. Nork ez ditu ezagutzen, Ran Rober Ran, Txiki txikia, Jon Braun, Haizearen herrira, Udaberrian kantuz, Lotan nago, O bugi bugi eta abar luze-luze bat, amaigabea.
Egun tristea gaurkoa, baina hona hemen nire omenaldi txikia: “Eskoletan zure kantak abesten,dantzatzen, jolasten, ikasten, gozatzen jarraituko dugu. Zu bazoaz, baina zeuk egindako lan itzela ez da bertan behera geldituko, zure abestiak gurekin betiko egongo dira.”

 Urak dakarrena urak daroa, zuk emandakoa gurekin gelditzen da

Eskerrik asko, Manolo !!

 BAKARRIK ETA LIBRE 




Los comentarios están cerrados.