Imanol Urbieta BETIKO

Hau gertatzen da abesti batek beste gauza batera eramaten zaituenean. Imanol Urbieta BETIKO!. 

Bertan, berak sortutako ahalik eta abesti gehien biltzen saiatu naiz, dena ezinezkoa da eta. Baita nik eskolan  urteetan eta urtero erabiltzen ditudan kantak. Ea gustatzen zaizuen!



Mila esker Antton Jauregiri eta B03ko foruko kideei emandako laguntzagatik

Nire gorputzak

Imanol Urbietaren beste abesti bat lantzeko aukera ezberdinak. Oraingoan "Nire Gorputzak" abestia.  

Abestia bi erritmo zein tonu ezberdinetan ikasteko aukera, abestia ahotsarekin zein ahots barik lantzeko aukera, dantza eta partitura. 

Abestiei ahotsa kentzeko Moises erabili dut.

HHko materialeko Wixean gehituta, baita 1. zikloko proiketuan ere.



Mila esker B03 foru taldeko kideei!


Euskararen eguna 2016

Ostiralean, Euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Hainbat ekintzen artean, “Imanol Urbietaren omenez” zeinu hizkuntzaz prestatu genuen. 
Hona emaitza, primeran pasatu genuen, benetan, eta abestia aurreratu ahala, umeek, jarritako musikaren gainetik nola abesten zuten entzutea……inpresionante!!!!
Eskerrik asko!!


Euskararen eguna 2016

Ostiralean, Euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Hainbat ekintzen artean, “Imanol Urbietaren omenez” zeinu hizkuntzaz prestatu genuen. 
Hona emaitza, primeran pasatu genuen, benetan, eta abestia aurreratu ahala, umeek, jarritako musikaren gainetik nola abesten zuten entzutea……inpresionante!!!!
Eskerrik asko!!


Imanol Urbietaren omenez

Gaur, Imanol Urbieta hil da. Hamaika kanta sortu zituen, guztiok ikasi, abestu eta irakatsi ditugunak. Nork ez ditu ezagutzen, Ran Rober Ran, Txiki txikia, Jon Braun, Haizearen herrira, Udaberrian kantuz, Lotan nago, O bugi bugi eta abar luze-luze bat, amaigabea.
Egun tristea gaurkoa, baina hona hemen nire omenaldi txikia: “Eskoletan zure kantak abesten,dantzatzen, jolasten, ikasten, gozatzen jarraituko dugu. Zu bazoaz, baina zeuk egindako lan itzela ez da bertan behera geldituko, zure abestiak gurekin betiko egongo dira.”

 Urak dakarrena urak daroa, zuk emandakoa gurekin gelditzen da

Eskerrik asko, Manolo !!

 BAKARRIK ETA LIBRE