Azaroak 5: Peter Hammill

Egilea: Joseba Bilbao

Peter Joseph Andrew Hammill multi-instrumentista, olerkaria eta musikagilea da. Londreseko mendebaldean dagoen Ealing auzoan jaio zen, Ingalaterran, 1948ko azaroaren 5ean.

70eko rock progresiboaren ikono erreferentziala eta aitzindarietako bat da.

Van der Graaf Generator banda britaniarraren sortzaile eta liderra izan zen.

Manchester Unibertsitatean ikasi zuen, eta hor ezaguturiko lagun batzuekaz Van Der Graaf Generator taldearen lehen eraketa sortu zuen,1967an.

1968an bere ikasketak bertan behera utzi eta musikara ekin zuen, gaur arte.


Azaroak 4: James Honeyman-Scott

Egilea: Ander Beitia

James Honeyman-Scott, Estatu batuetan jaio zan 1956ko azaroaren 4an eta Londresen hil zan 1982ko ekainaren 16an.
The Pretenders rock taldeko gitarrista, taldekide eta sortzailea izan da.
“New wave” generoko guitarrista original eta apetatsua kontsideratuta dago.

Berezko soinu bat eman eutson taldeari, arpegioak, bostun akordeak, erritmo aldaketak edo pedal efektuak gehituta.

James, zazpi urterekin hasi zan pianoa ikasten, gero hamar urterekin gitarra elektrikoagaz hasteko.
Ez ekien musika irakurtzen, baina gai zan entzunda kantak ikasteko.
Beregan eragina eukien artean, artista edo talde hauek agertzen dira: Cream, Allman Brothers Band edo Mick Ralphs.
Artista garrantzitsuen grabaketetan hasi zan musikari bezala, gero 1974ean Cheeks taldean sartzeko.
1979an The Pretenders taldean sartu zan, arrakasta handia lortuz.

Kokaina gaindosi bategaitik hil zan, hogeita bots urtegaz.


Azaroak 3: Tim Mcllrth

Egilea: Gorka Abaroa

Timothy James Mcllrth 1978ko azaroaren 3an jaio zen abeslari eta gitarrista bat da.

Chicagon jaio zen eta orain 34 urte daukaz.

Estatu batuetako Rise Against taldeko abeslari eta gitarrista da. Punk rock, hardcore melodikoa, hardcore punk, post-hardcore eta metalcore musika motak jotzen ditu.

Gitarraz gain, baxua ere joten du eta bere ibilbidean hainbat diska kaleratu ditu.

1995ean hasi zen musikaren munduan eta 1999an, eta beste talde batzuetan parte hartu eta gero, Rise against sortu zuen.


Azaroko enigma

PISTAK

  1. Orain 50 urte jaio zan baina 10 urte bakarrik bete ebazan.

  2. Europan jaio zan.

  3. Lau kide batu ebazan, eta eurekaz batera Lucy, Michelle eta Penny Lane agertu ziran, beste askoren artean.

  4. Nahiz eta oso gazte desagertu, mundu osoan oso ezaguna da.

GALDERAK

  1. Nortaz edo zertaz gagoz hitz egiten?

  2. Europako ze herritan eta ze urtetan jaio zan?

  3. Nortzuk ziran batu ebazan lau kideak?

  4. Nortzuk dira Lucy, Michelle eta Penny Lane?

    Super-super-super erreza da! Animo eta zorte on guztioi! ;-)


Azaroak 2: Keith Emerson

Keith Emerson, pianojole, teklista eta konpositore ingelesa, Lancashiren jaio zan 1944ko azaroaren 2an.

The Nice taldean hasi zan jotzen eta geroago Emerson, Lake & Palmer taldeko kidea bihurtu zan.

Haurtzaroan, Europako musika klasikoan oinarrituta, pianoa jotzen ikasi eban.

Emersonen estiloa musika klasikoa, jazz eta rockaren konbinazio bat da, konpositore klasikoen egiturak (laudunak) rock-an arruntak ez diran metrikakaz nahastuz (5/4, 10/8).

Lake & Palmer-egaz eginiko lehenengo bost grabaketak rock progresiboaren klasikotzat hartzen dira, Tarkus-en 5/4 neurrian eginiko ostinatoa nabarmenduz, non Emersonek pianoa eta Hammond (organoa) ezkerreko eskuagaz bikoizten dauz, testura berezia lortuz.

Emerson, Rock-eko instrumentista onenetarikoalez hartzen da.