Urriak 27: Farin Urlaub

Egilea: Saioa Ibarguengoitia

Farin Urlaub 1963ko urriaren 27an jaio zan Berlinen, Alemanian hain zuzen ere.

Abeslaria eta gitarrajolea da, punk-rockeko Die Arzte taldean.

Bederatzi urte zituela hasi zan gitarra ikasten. 1980an, Dirk Felsenheimer ezagutu zuen eta bere taldera sartu zan. Baina 1982an, zoritxarrez, taldea banatu egin zan.

Talde horretan Urlaub, Felseneimer, eta Hans Runge zegozen besteak beste, eta eurak hirurak beste talde bat egitea pentsatu eben: Die Arzte. Baina 1988an, Urlaub-ek taldea utzi zuen.

Orain dela gutzi, Urlaub-ek, bere karrera bakartiari ekin zion, 2001ean hain zuzen ere. Bere azken diska, 2008an kaleratu zen.

 

 


Urriak 26: Domenico Scarlatti

Domenico Scarlatti, konpositore italiarra, Napolesen jaio zan 1685eko urriaren 26an, eta Madrilen hil zan 1757ko uztailaren 23an.

Barroko sasoiko musikari hau Espainiara bizitzera joan zan, eta bertan geratu zan hil arte.

Klabizenbalorako idatzi ebazan sonatagaitik mundu osoan da ezaguna, nahiz eta beste motatako lanak ere konposatu.

Espainiako folkloreak eragin handia izan eban Scarlattiren musikagan, disonantziak eta modu frigiarraren erabileran ikusten dan moduan.

Scarlatti konpositore barrokoa izan arren, estilo klasikoko aitzindaria izan zan, eta bere lanetan erromantizismo ukituak ere somatzen dira.


Urriak 25: Georges Bizet

Georges Bizet, konpositore frantziarra, Parisen jaio zan 1838ko urriaren 25ean, eta Bougivalen hil zan 1875eko ekainaren 3an.

Pariseko kontserbatorioan burutu ebazan ikasketak, hainbat sari eskuratuz, “Erromako Saria” esaterako. Beka bat ere lortu eban Erroman, Alemanian eta Parisen ikasteko.

Hil eta gero, Bizeten eskuizkribu gehienak galdu egin ziran eta “Carmen” eta “L’Arlésienne” obrak ezik bere musika ez zan interpretatzen.

XX. mendeak imini eban Bizet merezitako konpositore handien tokian, gaur egun bere lanak mundu guztian ezagutuak izanez.

 

 


Urriak 24: Sena Jurinac

Egilea: Laura Etxebarria

Sena Jurinac, 1921-eko urriaren 24-ean jaio zan eta 2011-ko azaroaren 22-an hil zan.

Croacian jaiotako soprano bat izan zan, baina australiar herritartasunagaz. Bere gurasoak Croazian jaiotakoak izan ziran ere bai.

Senak, Zagreb-en izan eban bere lehenengo agerraldia, 1942-an.

Bere ibilbidean hainbat lekutan abestu eban, adibidez Salzburgon edota Edimburgon.

Bere sasoiko abeslaririk onenetarikoa izan zan.

1983-an erretiratu arren, kantuzko klaseak etab ematen jarraitu eban..