Urriak 1: Albert Collins

Egilea: Gorka Abaroa

Albert Collins 1932ko urriak 1ean jaio zen Texasen, eta 1993ko azaroak 24ean hil zen Las Vegasen.

Gitarra elektrikoa joten zuen eta blues musika mota lantzen zuen.

Hainbat album ofizial argitaratu zituen.

Albert Collins beste izen batzuk zituen musika munduan, esaterako: The ice man, The razor blade eta The master of the telecaster.

Bere ibilbide musikala 1952tik 1993ra arte iraundu zuen.

1983 an W.C Handy saria irabazi zuen  Don’t use your cool albumagaz, urteko blues album hoberenalez izendaturik.

1985ean  Grammy bat irabazi zuen, eta hurrengo urtean  Cold snap  diskagaz ere nominatu eben.

Birikietako minbiziaren ondorioz hil zan, 61 urtegaz.


Irailak 30: Marc Bolan

Marc Bolan, abeslari ingelesa, Londresen jaio zan 1947ko irailaren 30ean, eta hiri berberan hil zan 1977ko irailaren 16an.

70. hamarkadan glam rock estiloko musikari famatuenetarikoa izan da.

Bere benetako abizena Feld zan. Bolan bere idoloaren izenaren kontrazioa da: Bob Dylan

1967an, Steve Peregine Took perkusionistagaz batera, Tyrannosaurus Rex taldea sortu eban, geroago T-Rex deiturik. Glam rock, Hard rock eta Rock psikodelikoa lantzen eben.

Taldearen abestirik ospetsuenak Children of the Revolution, Ride a White Swan, Hot Love eta Get it on dira, euretariko batzuk lehen postuetara iritsiz.

Marc Bolan 1977. urtean auto istripu batean hil zan, eta urte bete beranduago T-Rex taldea desegin zan.


Irailak 29: Jerry Lee Lewis

Jerry Lee Lewis, abeslari, konpositore eta pianojole estatubatuarra, Lousianan jaio zan 1935eko irailaren 29an.

Rockabilly, Rock and Roll eta Country Rock estiloak lantzen dauz.

Arrakastarik handiena 1957. urtean lortu eban,”Whole Lotta Shakin’ Going on” abestiagaz. Baina Lewisen abestirik arrakastatsuena “Great Balls of Fire!” da.

Nortasun gogorreko gizona, The Killer ezizenagaz ezagutzen da. Sasoi batean Elvis Presleyen parekoa lez ikusten zan, baina 60. eta 70. hamarkadetan ospe asko galdu eban, eskandalu batzuen eraginez.

Azken hamarkadetan birgaituta agertu da, arrakasta barriro lortuz.

 


Irailak 28: Miles Davis

Miles Davis, tronpetajole eta konpositore estatubatuarra, Illinoisen jaio zan 1926ko maiatzaren 26an, eta Santa Mónican hil zan 1991ko irailaren 28an.

Jazz munduan musikari oso garrantzitsua eta eragin handikoa da.

Bere ama musika irakaslea zan eta Miles txikitarik musikaz inguratuta bizi zan.

Hamabi urtegaz tronpeta ikasten hasi zan eta hamabost urtegaz bertako R&B taldeetan jotzen eban.

Berrogeita hamar urteko ibilbidean etengabeko bilakaera eta arte-bide barrien bilaketa nabarmentzen da: bebop, cool, hardbop, jazz abangoardia, jazz-rock fusioa,…

Bere tronpetaren soinua oso bereizgarria zan, goxoa, eztia eta melodikoa, Harmon altzairuzko sordina erabiltzen ebalako.


Irailak 27: Meat Loaf

Meat Loaf (Marvin Lee Aday), abeslari eta aktore estatubatuarra, Dallasen jaio zan 1947ko irailaren 27an.

Izen bereko rok taldeko buruzagi eta abeslaria da.

Bere ama gospel laukote bateko kidea zan.

Hogei urtegaz hasi zan musika munduan, Meat Loaf Soul taldeagaz, Los Angelesen The Who, The Stooges eta Ted Nugent musikarien telonero moduan.

Hair opera-rock-ak egindako Estatu Batuetako biran parte hartu eban abeslari gisa.

Bere lanik ospetsuena Bat out of Hell (1977) da, Jim Steinman konpositore eta pianojoleagaz batera eginikoa. Izen bereko beste diska bi ere egin ebien: Bat out of Hell II: Back into Hell (1993)  eta Bat out of Hell III: The Monster Is Loose (2006).

Bat out of Hell II: Back into Hell 1993. urtean gehien salduriko diska izan zan , eta bere singlea, I’d Do Anything For Love (But I Won’t Do That), hogeita zortzi herrialdeetan lehen postura heldu zan. Bideo-klipa Michael Bay-ek zuzendu eban, “Ederra eta piztia” eta ” Operako mamua” istorioen nahasketa bat izanik.

Meat Loaf-ek 1994ean rock abeslari onenaren Grammy-a irabazi eban.