Urriak 10: Joan Sutherland

Joan Sutherland, soprano koloratura australiarra, Sidney-en jaio zan 1926ko azaroaren 7an, eta Suitzan hil zan 2010eko urriaren 10ean.

1947an estreinatu zan Sidney-en, Purcell-en Dido eta Eneas operako paper nagusia abestuz. Lehenengo urteetan opera barrokoak abestu ebazan. 1952an Europan debutatu eban, Puccini eta Mozarten operakaz.

Arrakasta handia lortu eban bere ibilbidean, konpositore handien operak abestuz eta hainbat diska grabaturik.

1990. urtean erretiratu zan, eta hamar urte beranduago hil zan, larogeita hiru urtegaz.


Urriak 9: John Lennon

Egilea: Irati Isasi

1940ko urriak 9an John Lennon jaio zan Liverpool-en, Erresuma Batuan.

Musiko bat zan, abeslari, konpositore eta guitarrajole bat.

Beatles musika taldeko kidea izan zen. Beatles taldea osatu baiño lehenago, beste talde batzuetan aritu zen, The Quarretes, Johnny & The hoddogs eta John & The sitxerr Beetles.

Rock-eko ordezkaezin ikono bat izan zen, horrez gainera bakearen sinbolo izan zen.

1980ko abenduaren 8an, Yoko-rekin kantu batzuk grabatzea bukatu ebanean, jarraitzaile ero batek erail zuen New Yorken, Mark David Chapman-ek, hain zuzen ere.


Urriak 8: Emil von Sauer

Emil von Sauer, konpositorea, pianojolea, partitura editorea eta piano irakasle alemaniarra, Hamburgon jaio zan 1862ko urriaren 8an, eta Vienan hil zan 1942ko apirilaren 27an.

Bere sasoiko pianojolerik nabarmenetarikoa dogu.

1879an Moskuko kontserbatorioan hasi zan ikasten, Rubinstein maisuagaz. 1884an Listz-en eskutik ikasi eban, bere bizian eta lanean eragin handikoa izanez.

Askorentzat pianista birtuosoa izan da, eta Litsz-en benetako oinordekoa.

Pianorako hainbat obra idatzi ebazan: sonatak, kontzertuak, estudioak, lieder,…


Urriak 7: Thom Yorke

Thom Yorke, musikari ingelesa, Wellingborough-en jaio zan 1968ko urriaren 7an.

Radiohead talde ospetsuko abeslaria da.

Gitarra elektrikoa eta akustikoa, baxua, pianoa eta bateria jotzen dauz.

Bere lehen gitarrea zazpi urtegaz lortu eban, konpositore goiztiarra izanez. Hamar urtegaz musika talde batera batu zan lehenengo aldiz.

Abingdon eskola pribatuan ikasi eban, eta hemen sortu eban bere lehen taldea, On a friday.

Unibertsitateko ikasketak amaitu ondoren, taldea barriro batu zan, oraingutan izen barri bategaz, Radiohead.

Radiohead munduko talde ospetsuenetarikoan bihurtu zan, hainbat herrialdeetan zerrendetako lehen postuak lortuz.

Bakarlari moduan The Eraser albuma kaleratu eban, 2006an.

Radiohead utzi barik, 2009an beste talde bat eratu eban, Atoms izenekoa.

 

 


Urriak 6: Fito Cabrales

Adolfo Cabrales Mato, “Fito”, Bilbon jaio zan 1966ko urriaren 6an.

Platero y tú taldeko abeslaria, gitarrajolea eta konpositorea izan da, eta gaur egun Fito & Fitipaldis taldeko liderra da.

Lehenengo taldean Rock & Roll estiloa landu eban baina Fito & Fitipaldis-en blues, jazz, country,…nahasketa nabaritzen da.

Hala ere, bere abestietako gaiak beti dira bardinak: gabaz girotutako istorio pertsonalak, tabernak, drogak eta amodioak agerturik.

Fitok abestuz gain, gitarra eta banjoa jotzen dauz.

Gaur egun Gernikan bizi da.