Autor: biotzf

  • Apirilak 13: Al Green

    Al Green, abeslari eta konpositore amerikarra, 1946ko apirilaren 13an jaio zan.

    Gospel, soul eta funk estiloetan lortu dauz bere interpretaziorik onenak, musika erlijiosoa eta profanoa fusionatuz.

    Falsetto leuneko baritono honek Lifetime Achievement Award saria lortu eban 2008an, bere ibilbide artistikoagaitik.


  • Txirula DBH1: Y.M.C.A.

    Hirugarren neurketan Village people talde ospetsuaren Y.M.C.A. abestia ikasiko dogu.

    Mª Jesús Camino andereñoak moldatutako abestia da, eta pentsatzen dozuena baino errezagoa da.

    Wix honetan partiturea deskargatzeko eta base musikalagaz ensaiatzeko aukera dozue.

    (Irudian klikatu wix-a zabaltzeko)


  • Apirilak 12: Montserrat Caballé

    Soprano kataluniar famatua, Bartzelonan jaio zan 1933ko apirilaren 12an.

    Batez ere Rossini, Bellini eta Donizzetiren opera lanen interpretazioek ezaguna egin dute mundu osoan zehar.

    Sari nagusiak:

    1968an Grammy saria, musika klasikoaren arloan bakarka egindako interpretazioagatik

    1982an Kataluniako Generalitateak emandako Medalla d’Or eta 2005ean Premi Nacional de Música

    1991ean Asturiasko Printzearen saria, Arteen kategoriakoa

    Hemen dozue ahots eder hau, Mecanoren Hijo de la luna abesten


  • LÁGRIMAS DESORDENADAS

    Los alumnos de sexto son fieles seguidores de Melendi y querian cantar su último éxito, así que aquí lo teneis. Seguiremos afinando…





  • Apirilak 11: Lisa Stansfield

    Lisa Satnsfield, pop abeslari eta konpositore britaniarra, Ingalaterran jaio zan 1966ko apirilaren 11ean.

    Bakarlari moduan aritu baino lehen “The Blue Zone” taldeko kidea izan zan.

    1989an arrakasta itzela lortu eban Affection izeneko diskagaz, bost miloi kopi baino gehiago salduz. Diska honetan All around the World eta This is the right time abesti ospetsuak agertzen dira.

    Diska hau eta hurrengoa ere, Real Love, 70. hamarkadako Barry White musikariaren “disco” eta “Motown” soinuen eraginez idatzita dagoz, moldaketak, erritmoa eta teknika aldetik batez ere.

    Geroztik beste sei diska kaleratu dauz, azkena 2005ean izanik.

    Hainbat artistekin abestu dau eta hainbat aldiz saritua izan da.